Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Bideo labur lehiaketa (1. 2016)
Oinarrizko informazioa
- Ekitaldi mota
- Lehiaketa
- Lekua
- Bizkaia
- Hasiera data
- 2016-03-16
- Bukaera data
- 2016-05-22
- Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
- 2016-04-25
- Hedadura lekua
- Bizkaia
- Hedadura-mota
- Herrialde mailakoa
- Webgunea
- http://www.bertsozale.eus/eu/bizkaia/albisteak/bizkaiko-bertsozale-elkarteak-bideo-labur-lehiaketa-ipini-du-martxan
Parte hartzaileak
- Antolatzaileak
Bizkaiko Bertsozale Elkartea
Deskribapena
- Oinarriak
- Lehiaketaren oinarriak:
1. Bizkaiko bat-bateko taldeetako eta bertso eskoletako gaztetxoen taldeek hartu dezakete parte. DBH-ko eta Batxilergoko ikasleek.
2. Bat-bateko taldeetako arduradunek parte har dezakete bideoan.
3. Taldeek gutxienez hiru partaide izan beharko dituzte.
4. Talde bakoitzak bideo bat baino gehiago aurkeztu ahal izango ditu.
5. Bideoaren iraupena gehienez 5 minutukoa izango da.
6. Antolakuntzak elementu iraingarriak dauzkaten bideoak lehiaketatik kanpo uzteko aukera edukiko du.
7. Bideoan gutxienez bertso bat agertu beharko da.
8. Parte hartzaileek, adin txikikoak izaki, guraso edo tutoreen baimena beharko dute lehiaketan parte hartzeko. Baimen hori bertso eskolako arduradunak banatuko die eta bideoarekin batera entregatuko du.
9. Epaimahaia Bizkaiko Bertsozale Elkarteak izendatuko du.
10. Bertsozale elkarteak bertsolaritzaren sustapenean bideo horiek erabiltzeko eskubidea edukiko du. Baita, jasoko diren bideoak interneten eskegitzeko eta zabaltzeko, hala nola beste hedabideetan zabaltzeko eskubidea.
11. Lehiaketan parte hartzeak arau hauek onartzea dakar. - Historia
- Bertso eskola eta bat-bateko taldeek parte hartu zuten. 7 bideo aurkeztu ziren guztira