Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Bertsomovieda! (5. 2016. Beasain)

Oinarrizko informazioa

Ekitaldi mota
Lehiaketa
Lekua
Beasain
Hasiera data
2016-04-03
Bukaera data
2016-04-29
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2016-04-10
Hedadura-mota
Euskal Herri mailakoa
Webgunea
http://www.bertsomovieda.com

Parte hartzaileak

Antolatzaileak
Arrano Kultur Elkartea. Beasain

Deskribapena

Saritutako lana
Helduen mailan:
- Lehenengo saria: "Zeuk erabaki": Jon Martin eta Izaskun Bernedo.
- Aipamena: "Kantuz egin dugu zutaz oroitzean": Aitor Lanas, Ekaitz Goikoetxea eta Garazi Zabaleta.

Gazteen mailan:
- Lehenengo saria: "Begirada bakoitzean": Joane Aldalur, Oihana Arana, Haizea Arana, Aner Peritz, Xubane Garai, Eider Iturralde, Olatz Zuazubiskar eta Aroa Arana.
- Aipamena: "Alferraren astea": Oiartzungo Elizaldeko bertso eskolako ikasleak.

Mailaz kanpoko sariak:
- Publikoaren saria: "Donosti Cup 2005".
Oinarriak
1. Edozein pertsonak, taldek edo koadrilak hartu ahal izango du parte: norberak bakarrik, ikasle taldeek, kirol taldeek, koadrilek, kultur taldeek…

2. Adinari eta bizitokiari dagokienez, mugarik ez dago: edonork har dezake parte, bertsomoviean euskarazko bertsoak txertatzen dituen bitartean.

3. bertsomoviea bertsoak dauzkan bideo bat da, bertsomovie izateko bi elementu horiek izatearekin nahikoa da. Gutxienez bertso bat eduki behar du, eta euskaraz izan.

4. Bideoak, amaieran “gustatu bazaizu, bozkatu www.bertsomovieda.com webgunean” leloa azaldu behar du, garbi ikusi eta ulertzeko moduan, eta gutxienez 7 segundoko iraupenarekin.

5. Parte hartzeko talde edo pertsona bakoitzak nahi adina bertsomovie aurkeztu ahal izango ditu.

6. Bidaltzeko pausuak:
- Lehenik, Internet bidez, nahi den webgunera (youtube, vimeo, euskaltube…) igo bideoa
- Ondoren, www.bertsomovieda.com webgunean Parte hartu atalean dagoen inprimakia bete:
--Izen-abizenak (taldea izanez gero, kontaktuko pertsonarenak)
--Herria
--Harremanetarako emaila
--Harremanetarako telefonoa
--Kategoria:
---GAZTEAK: DBH 4ra artekoak, DBH 4koak barne
---HELDUAK: Gainerako guztiak
--Bideoaren helbidea (aurrez igotako bideoaren interneteko helbidea)
--bertsomovieko bertsoak idatziz (testu-fitxategi batean)

7. Sariak:
- GAZTEAK:
--LEHEN SARIA: 300 € bertsomovie onenari
--AIPAMEN BEREZIA: 150 € epaimahaiak hala erabakitzen duenari
- HELDUAK:
--LEHEN SARIA: 1000 € bertsomovie onenari
--AIPAMEN BEREZIA: 300 € epaimahaiak hala erabakitzen duenari
- SARI OROKORRAK:
--Ikusleen saria: 500 € www.bertsomovieda.com webgunean botorik gehien jasotzen dituen bertsomovieari
--Bertsorik onenak: 250 € epaimahaiaren ustez bertsorik onenak dituen bertsomovieari

8. Epeak:
- Lanak aurkezteko epea: 2016ko apirilaren 3tik 2016ko apirilaren 10era
- Webgunean bozkatzeko epea: 2016ko apirilaren 15etik 2016ko apirilaren 22ra

9. Epaia eta sari-banaketa: 2016ko apirilaren 29an izango da Beasainen, eta sarituen izenak aldez aurretik emango dira jakitera hedabideetan.

10. Saritutako talde bakoitzak ordezkari bat gutxienez bidali beharko du sari-banaketarako egingo den ekitaldira.

11. bertsomovieda lehiaketan parte hartzeak arau hauek onartzea dakar. Antolakuntzak eskubidea izango du jasoko diren bideoak Interneten eskegitzeko eta zabaltzeko, hala nola beste hedabideetan zabaltzeko ere.

12. Antolakuntzak bere esku izango du elementu iraingarriak dauzkaten bideoak lehiaketatik kanpo uzteko aukera.

13. Antolakuntzak oinarri hauek aldatuko balitu, parte hartzaileei garaiz eta behar bezala jakinaraziko lieke.
Informazioa gehitu

Guri buruz
Non gauden
Zerbitzuak
Informazio eskaera
Bilaketak nola egin