Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Bertsoa Unibertsitatean (3. 2016. Donostia)
Oinarrizko informazioa
- Ekitaldi mota
- Ikastaroa
- Lekua
- Donostia
- Hasiera data
- 2016-07-11
- Bukaera data
- 2016-07-15
- Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
- 2016-07-06
- Hedadura-mota
- Nazioarte mailakoa
- Webgunea
- http://www.mintzola.eus/eu/europa-bat-batean/egitaraua/2016ko-uda-akademia
Parte hartzaileak
- Antolatzaileak
Donostia 2016. Europako Kultur Hiriburua Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU) Mintzola Ahozko Lantegia
Deskribapena
- Oinarriak
- Uztailaren 11tik 15ra Donostian, Miramar Jauregian: Hitzaldiak, mahai inguruak, filmak eta erakusketak.
Nazioarteko goi mailako adituek kantu inprobisatuari buruzko ikerketak eta gogoetak plazaratuko dituzte. Besteak beste, Herrialde Katalanak, Austria, Murtzia, Zipre, Brasil, Kuba, Mexiko, Euskal Herria, Karelia, Estatu Batuak, Galizia eta Galeseko kantu inprobisatuari buruz ariko dira.
Egun bakoitzak hari jakin bati jarraituko dio:
Belaunaldiz belaunaldiko transmisioa, gutxiengoan dauden hizkuntzen eta ahozko tradizioaren arteko erlazioa, ezagutzen ez ditugun kantu inprobisatuen deskribapenak eta genero ikuspegia izango dira eskainiko diren hitzaldi eta bat-bateko saioetan landuko diren gai ardatzak.
Izen ematea:
UPV/EHUko Uda Ikastaroen webgunearen bitartez egin daiteke uztailaren 6ra arte: www.uik.eus
Matrikula: osoa: 80 euro / egunekoa: 25 euro
Egitaraua: http://bdb.bertsozale.eus/web/aldizkakoa/view/2327-kulturartea.-europa-bat-batean.-topaketak.-jardunaldi-akademikoak-2016.-donostia
Informazio osoa eskuragarri:
http://www.mintzola.eus/eu/europa-bat-batean/egitaraua/2016ko-uda-akademia
Harremanetarako:
komunikazioa@mintzola.eus / (+34) 943 69 38 70
Mintzola kulturartean eragiten:
Mintzola Ahozko Lantegiak Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuarekin elkarlanean garatutako egitasmoa da Europa bat-batean.
Munduko beste kantu inprobisatuak ezagutzea, adierazpide ezberdinen arteko zubiak eraikitzea eta bertsolaritza gure mugetatik kanpo ezagutaraztea da egitasmo honen helburua.
Faseak
- Bertsoa Unibertsitatean (3. 2016. Donostia). Kantu inprobisatua eta generoa
- Bertsoa Unibertsitatean (3. 2016. Donostia). Kantu inprobisatua eta hizkuntza gutxituak
- Bertsoa Unibertsitatean (3. 2016. Donostia). Kantu inprobisatua munduan
- Bertsoa Unibertsitatean (3. 2016. Donostia). Kantu inprobisatuen deskribapenak
- Bertsoa Unibertsitatean (3. 2016. Donostia). Kantu inprobisatuen transmisioa