Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Julene Azpeitia Ipuin eta Bertso Lehiaketa (18. 2016. Durango)

Oinarrizko informazioa

Ekitaldi mota
Lehiaketa
Lekua
Durango
Hasiera data
2016-02-25
Bukaera data
2016-05-26
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2016-04-22
Hedadura lekua
Durango
Hedadura-mota
Herri mailakoa
Webgunea
http://www.durango-euskaraz.net/euskara/euskaraz-bizi/julene-azpeitia-lehiaketa

Parte hartzaileak

Antolatzaileak
Durangoko Udala. Euskara

Deskribapena

Saritutako lana
LHko 5. eta 6. maila
Manex Roman Munitxa, "ALFERRAREN BERTSOAK"

DBHko 1. eta 2. maila
Ander Sarriugarte Garcia, "LANBIDEAK"

DBHko 3. eta 4. maila
Hutsik

17-18 urte bitartekoak
Txaber Altube Sarrionandia, "EDURNE ZURIRENAK"

18 urtetik gora
Iñigo Legorburu Arregi, "JAIOTZERAKO, HELDU"
Oinarriak
1. Julene Azpeitia Lehiaketan honakoak izan daitezke parte-hartzaile:
a) Durangoko eskoletako gazteak eta kanpoko eskoletan ari diren gazte durangarrak, 18 urte artekoak.
b) 18 urtetik gorakoan, edonor.

2. Lanok euskaraz beharko dute idatzita egon, eta argitaratu gabeak beharko dute izan. Ipuinak, olerkiak edo bertsoak ondorengo ezaugarri tipografikoekin idatzita aurkeztu behar dira:
Letra tipoa: Univers, Arial, Times New Roman edo antzeko bat.
Puntua: 11 edo 12. Lerroen arteko tartea: 1,5.

3. Lanean ez da egilearen daturik jarriko, lema bat soilik. Egilearen datuak (izen-deiturak, adina, maila, telefonoa, helbidea eta lanaren lema) kartazal batean sartuko dira eta azalean lanari jarri zaion lema bera idatziko da. E-mailez bidalitako lanen kasuan, ipuina, olerkia edo bertsoa fitxategi batean bidaliko da “ipuina”, “olerkia” edo "bertsoa" izenarekin eta egilearen datuak “egilea” izeneko beste fitxategi batean.

4. Epaimahaia Durangoko Udaleko Euskara Sailak izendaturiko zenbait adituk osatuko dute.

5. Ipuinak, olerkiak edo bertsoak aurkezteko azken eguna apirilaren 22a izango da. Posta arruntaz edo posta elektronikoz bidali daiteke ondoko helbideetako batera:
JULENE AZPEITIA LEHIAKETA
Durangoko Udala – Euskara Saila
Barrenkalea 17 - 48200 DURANGO
juleneazpeitia@durango-udala.net

6. Epaimahaiak maiatzaren 26an emango ditu ezagutzera irabazleen izenak. Gero, ekainaren 5ean, jendaurreko ekitaldi bidez banatuko dira sariak San Agustin kultur gunean.

7. Epaimahaiak sariren bat ez ematea erabaki dezake. Bestalde, saritutako lan guztiak antolatzaileen esku geratuko dira, eta Udaleko Euskara Saila berauek argitaratzeaz arduratuko da.

8. Lehiaketa honetan parte hartzeak arau hauek eta epaimahaiaren erabakia onartzea dakar.

LEHIAKETAREN SAILAK

LHko 5. eta 6. maila
-Luzera: 3 bertso

DBHko 1. eta 2. maila
-Luzera: 4 bertso

DBHko 3. eta 4. maila
-Luzera: 5 bertso

Batxilergoa – Lanbide Heziketa
-Luzera: 6 bertso

18 urtetik gora
-Luzera: 8 bertso
Informazioa gehitu

Guri buruz
Non gauden
Zerbitzuak
Informazio eskaera
Bilaketak nola egin