Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

“Ahots Baten” sormen egonaldia (1. 2015. Zestoa)

Oinarrizko informazioa

Ekitaldi mota
Ikastaroa
Lekua
Zestoa
Hasiera data
2015-12-26
Bukaera data
2015-12-30
Hedadura-mota
Euskal Herri mailakoa
Webgunea
http://www.mintzola.eus/eu/elkargunea/ahots-baten-sormen-egonaldia/2015

Parte hartzaileak

Antolatzaileak
EHAZE (Euskal Herriko Antzerkizaleen Elkartea)
Euskal Herriko Bertsozale Elkartea
Euskal Kantuzaleen Elkartea
Ikastolen Elkartea
Mintzola Ahozko Lantegia
Parte-hartzaileak
Alberdi, Esti
Arrate Sololuze, Eneko
Asurabarrena, Eñaut
Egaña, Andoni
Egizabal, Beatriz
Gantxegi, Eñaut
Gaztelumendi, Beñat
Labaka Mayoz, Ane
Lizaso, Xabier
Markez, Mikel
Paia, Itxaso

Deskribapena

Oinarriak
Euskarazko ahots sorkuntzako diziplina ezberdinak biltzen dituen egonaldia da Ahots Baten. Euskarazko ahots sorkuntzan dabiltzan gazteak elkartzeko, beren artean harreman sareak egiteko eta adierazpide ezberdinak esperimentatzeko helburuz sortu du Mintzola Ahozko Lantegiak, elkarte ezberdinen elkarlanaren bidez.

2015ean egin zen lehen aldiz gabonetako oporraldietan. Ipuina, antzerkia, kantua eta bertsoa izan zituzten gozagai han bildutako gazteek. Egun bakoitzean alor horretako sortzaile ezagun bat etorri zitzaien bisitan, gazteekin dinamikak egin eta gaubela eder bat eskaintzera.

Egonaldian parte hartzeko aukera luzatu zaie antzerki eskoletako, bertso-eskoletako, kantu eskoletako gazteei, baita Urruzuno Literatur Sariketako irabazleei eta Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finalistei ere. Guztira, Euskal Herriko 15-20 urte bitarteko 30 bat gaztek hartu dute parte.
Informazioa gehitu

Guri buruz
Non gauden
Zerbitzuak
Informazio eskaera
Bilaketak nola egin