Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Pello Mari Otaño Bertsopaper Lehiaketa (3. 2016. Zizurkil)

Oinarrizko informazioa

Ekitaldi mota
Lehiaketa
Lekua
Zizurkil
Hasiera data
2016-10-24
Bukaera data
2016-12-03
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2016-11-18

Parte hartzaileak

Antolatzaileak
Harituz Bertsozale Taldea
Teodoro Hernandorena Kultur Elkartea
Epai-mahaia
Harituz Bertsozale Taldea

Deskribapena

Saritutako lana
Helduen maila:
1. Amaia Agirre, "Beti geratuko zaigu Paris"
2. Asier Azpiroz, "Enkarguz"

Gazteen maila:
1. Julene Iturbe, "Itzalpean"
2. Ane Beloki, "Gazte garaiei begira"

Gaztetxoen maila:
1. Alex Agirre, "Lehenengo aldiz konfesatzera noa"
2. Oinatz Otegi, "Zer moduz Pello Errota?"
Oinarriak
Hiru adin atal bereiziko dira: 14 urte artekoak, 14-18 urte bitartekoak eta 18 urtetik gorakoak. Bina sari izango dira adin tarte bakoitzarentzat. 14 urte artekoen lehenengo sariak pergaminoa, trofeoa eta 100 euroko erosketa balea, eta bigarren sariak pergaminoa, trofeoa eta 50 euroko erosketa balea. 14-18 urte artekoei dagokionez, lehenengo saria 250 eurokoa da eta bigarrena 125 eurokoa. Azkenik, helduen sailean, lehen saridunak 500 euro jasoko ditu eta bigarrenak 250 euro.

Bertsoen gaiak eta neurriak libreak izango dira eta epaimahaia Harituzeko kideek osatuko dute.

Sari banaketak bertso jarrien gauarekin bat egingo du. Harituz Bertsozale Taldeko kideek azken urteetan egindako afalosteko bertso kantaldia sari-banaketaren ostean izango da (abenduaren 3an). Beraz, sarituek ere euren sorta abestu ahal izango dute musikarien laguntzaz.

Lanak bidaltzeko azken eguna azaroaren 18a izango da eta lanak era anonimoan helarazi beharko dira info@hernandorena.eus helbide elektronikora edo Hernandorena Kultur Elkartearen egoi-tzara (PK. 22; Iriarte etxea, Pello Mari Otaño plaza, 20159 Zizurkil).

Informazio gehiago eskuratzeko idatzi info@hernandorena.eus helbidera edo deitu 656.743.741 telefonora.
Informazioa gehitu

Guri buruz
Non gauden
Zerbitzuak
Informazio eskaera
Bilaketak nola egin