Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Getariako Literatur Lehiaketa (15. 2016. Getaria)

Oinarrizko informazioa

Ekitaldi mota
Lehiaketa
Lekua
Getaria (G)
Hasiera data
2016-03-11
Bukaera data
2016-04-22
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2016-04-11
Hedadura lekua
Getaria (G)
Hedadura-mota
Herri mailakoa
Webgunea
http://www.getaria.eus/eu/content/getariako-xv-literatur-lehiaketa

Parte hartzaileak

Antolatzaileak
Getariako Udala. Kultura

Deskribapena

Saritutako lana
LH5
Ioritz Olaskoaga Lertxundi, "Badoa denbora"
12-14 urte
Aingerua Aizpurua Mancisidor, "Getariako txakolinak"
14-16 urte
Onditz Goikoetxea Uzin, "Pentsamenduen magalean"
Helduak
Saioa Martinez de Lahidalga Azkue, "Bizi(tza)"
Oinarriak
1. Parte-hartzaileak
Literatur lehiaketa hau getariarrei zuzenduta dago. Bakoitzak nahi adina idazlan aurkez ditzake, betiere adinaren arabera dagokion mailan. Aurkeztutako lanak banaka egin behar dira; dena den, LH1eko haurrek bi lagunen artean egin ditzakete.

2. Modalitateak eta mailak
Bi modalitate izango dira maila bakoitzean: IPUINA eta BERTSOA/OLERKIA.
1. LHko 1. mailako haurrak
2. LHko 2. mailako haurrak
3. LHko 3. mailako haurrak
4. LHko 4. mailako haurrak
5. LHko 5. mailako haurrak
6. LH-ko 6. mailako haurrak
7. 12-14 urte arteko gaztetxoak
8. 14-16 urte arteko gazteak
9. 16 urtetik aurrerakoak

3. Gaia eta luzera
Gaia librea da. Idazlanek literatur lehiaketetan saritu gabeak eta argitaratu gabeak izan behar dute.

4. Lanak nola aurkeztu
Lanak ordenagailuz idatzita aurkeztu behar dira (LH1 eta LH2ko haurrek eskuz idatzita aurkez ditzakete), eta ipuinen kasuan, A4 neurriko orrietan, lerroartean tarte bikoitza utzia.
Idazlanarekin batera kartazal itxi bat aurkeztu behar da. Barruan egilearen izen-abizenak, helbidea eta telefono zenbakia adieraziko dira. Kartazalaren kanpoaldean, ipuin edo olerki/bertsoaren izenburua idatziko da.

5. Lanak non aurkeztu eta aurkezteko epea
Idazlanak Getariako Udaleko bulegoetan edo Udal Liburutegian aurkeztu behar dira.
IDAZLANAK AURKEZTEKO EPEA 2016KO APIRILAREN 11 IZANGO DA, 13:00ETAN.

6. Epaimahaia
Kide hauek osatuko dute: Getariako Udaleko Euskara Batzordeko burua, Iturzaeta Herri Eskolako irakasle bat, Artzape herri-aldizkariko ordezkari bat eta herriko idazle bat. Idazkari-lanak udal-teknikariak egingo ditu.

7. Erabakia
Epaimahaiak erabakia jakitera eman ondoren, SARIAK APIRILAREN 22AN BANATUKO DIRA, 18:30EAN.
Epaimahaiak sariak eman gabe utz ditzake, aurkeztutako lanek behar besteko mailarik ez dutela irizten badio.

8. Sariak
Maila eta modalitate bakoitzeko sari bakarra emango da. Egile batek ezingo ditu bi sari jaso.

9. Lanen jabetza eta argitalpena
Saritutako lanak Getariako Udalaren esku geldituko dira, eta Udalarena izango da lan horiek erakutsi eta argitaratzeko eskubidea. Egileek ez dute jabetza eskubiderik jasoko.

10. Idazlanak itzultzea
Saririk jasotzen ez duten idazlanak Getariako udaletxean eskuratu ahal izango dira, sari banaketa egin eta 30 eguneko epean. Epe horretan jaso gabeko idazlanak Udalaren esku geldituko dira.
Informazioa gehitu

Guri buruz
Non gauden
Zerbitzuak
Informazio eskaera
Bilaketak nola egin