Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Bertsomovieda! (6. 2017. Beasain)

Oinarrizko informazioa

Ekitaldi mota
Lehiaketa
Lekua
Beasain
Hasiera data
2017-04-23
Bukaera data
2017-05-12
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2017-05-04
Hedadura-mota
Euskal Herri mailakoa
Webgunea
http://www.bertsomovieda.com/

Parte hartzaileak

Antolatzaileak
Arrano Kultur Elkartea. Beasain

Deskribapena

Saritutako lana
Helduen mailan:
Bertsomovie onenari: Hartza zu (Txakur gorria)

Gazteen mailan:
Bertsomovie onenari: Egin Irri (Berrizko Bertso Eskola)

Sari orokorrak:
Ikusleen saria: Botilen hilerritik (Ekaitz Goikoetxea)
Bertsorik onenen saria: Ahanzturaren haran (Ane Labakaren bertsoak)

Aipamenak:
Botilen hilerritik (Ekaitz Goikoetxea)
Naturak zoratzen gaitu (Gontzal Belategi)
Oinarriak
Urteak joan, urteak etorri, aurten ere hemen da nazioarteko bertsomovie lehiaketa: bertsomovieda. Zure bertsoklip, irudiz hornitutako bertso sorta, edo besteren baten bertso + irudiekin osatutako edozein bideo aurkez dezakezu… eta baita bururatzen zaizun beste edozein formatutako bideoren bat ere.

Zer den zehazki ez dakizula? Lasai, xinplea da eta: bertsoren bat ageri den bideo bat, gutxienez 7 segundokoa, grabatu, internetera igo, eta guri horren berri ematean datza lehiaketa. Edozein bertsok balio du, nork berea ala besteena, eta sariak mota guztietakoak dira, gazteenentzat bi sari, eta helduentzat beste bi. Horiez gainera, publikoaren sari potolo bat, eta bertso onenak dituen bertsomoviearentzat ere sari berezi bat; guztira 2500€ saritan.

Ez dago inongo mugarik: mundu osora zabaldutako lehiaketa da, edonork har dezake parte, taldeka ala bakarka… gutxienez bertso bat eta bideo bat uztartzea da ezinbesteko baldintza bakarra. Sariak honakoak dira:

Gazteentzat:
300€ bertsomovie onenari
Helduentzat:
1000€ko lehen saria
Guztientzat
500€ko saria botorik gehien biltzen dituen bertsomovieari
200na €ko bi sari, epaimahaiak erabakitako bi aipameni
Bertsorik onenak dituen bertsomovieari 250€

Gozatzeko lehiaketa bat antolatu dugunez, bideoak bertsomovieda.com webgunean ikusgai egongo dira epea ixten denetik, eta gogokoena bozkatzeko aukera ere izango da. Apirilaren 23tik maiatzaren 4ra arte egongo da zabalik lanak aurkezteko epea, eta maiatzaren 5etik maiatzaren 12ko eguerdiko 12ak arte egongo da bozka emateko aukera zabalik.

Antolakuntzatik parte hartzera animatu nahi dugu mundu guztia. Eta biziki eskertuko dizuegu zuen hedabide eta erakundeetan zabalkundea emanez zuen hondar aletxoa jartzea. Eskerrik asko aldez aurretik.

Xehetasun gehiago nahi izanez gero, elkarrizketaren bat eskaini, edo dena delakorako, jarri lasai gurekin harremanetan, honako bideen bidez:

Eposta: bertsomovieda@gmail.com

Twitter: @bertsomovieda / Facebooken: bertsomovieda
Informazioa gehitu

Guri buruz
Non gauden
Zerbitzuak
Informazio eskaera
Bilaketak nola egin