Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Bertsomovieda! (7. 2018. Beasain)

Oinarrizko informazioa

Ekitaldi mota
Lehiaketa
Lekua
Beasain
Hasiera data
2018-04-09
Bukaera data
2018-05-04
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2018-04-20
Hedadura-mota
Euskal Herri mailakoa
Webgunea
http://www.bertsomovieda.com/

Parte hartzaileak

Antolatzaileak
Arrano Kultur Elkartea. Beasain

Deskribapena

Saritutako lana

16 URTETIK GORAKOETAN:

- Sari Nagusia (1000 €): Emakume meatzariak / Marruka, Portugaleteko proiektu komunikatibo herrikoia)

- Aipamen berezia (200 €) eta Bertsorik onenak dituen Bertsomoviea (250 €): Dastatu / Txakur Gorria

16 URTETIK BEHERAKOETAN:

- Sari Nagusia (300 €): Berdinak eskubideetan / Lesakako bertso-eskolako gazteak

- Aipamen berezia (200 €): Zertarako ezkutatu? / June Agirrebaltzategi Durana, Itsaso Etxaburu Goikoetxea eta Maialen Vicente Apiñaniz

PUBLIKOAREN SARIA (bozketaren arabera) (500 €): Emakume meatzariak

Oinarriak
1. Edozein pertsonak, taldek edo koadrilak hartu ahal izango du parte: norberak bakarrik, ikasle taldeek, kirol taldeek, koadrilek, kultur taldeek…

2. Adinari eta bizitokiari dagokienez, mugarik ez dago: edonork har dezake parte, bertsomoviean euskarazko bertsoak txertatzen dituen bitartean.

3. bertsomoviea bertsoak dauzkan bideo bat da, bertsomovie izateko bi elementu horiek izatearekin nahikoa da. Gutxienez bertso bat eduki behar du, eta euskaraz izan.

4. Bideoak, amaieran “gustatu bazaizu, bozkatu www.bertsomovieda.com webgunean” leloa azaldu behar du, garbi ikusi eta ulertzeko moduan, eta gutxienez 7 segundoko iraupenarekin.

5. Parte hartzeko talde edo pertsona bakoitzak nahi adina bertsomovie aurkeztu ahal izango ditu.

6. Bidaltzeko pausuak:

- Lehenik, Internet bidez, nahi den webgunera (youtube, vimeo, euskaltube…) igo bideoa

- Ondoren, www.bertsomovieda.com webgunean Parte hartu atalean dagoen inprimakia bete:

> Izen-abizenak (taldea izanez gero, kontaktuko pertsonarenak)
> Herria
> Harremanetarako emaila
> Harremanetarako telefonoa
> Kategoria:
GAZTEAK: DBH 4ra artekoak, DBH 4koak barne
HELDUAK: Gainerako guztiak
> Bideoaren helbidea (aurrez igotako bideoaren interneteko helbidea)
>bertsomovieko bertsoak idatziz (testu-fitxategi batean)

7. Sariak:

GAZTEAK:
LEHEN SARIA: 300 € bertsomovie onenari

HELDUAK:
LEHEN SARIA: 1000 € bertsomovie onenari

SARI OROKORRAK:
- Ikusleen saria: 500 € www.bertsomovieda.com webgunean botorik gehien jasotzen dituen bertsomovieari
- Bertsorik onenak: 250 € epaimahaiaren ustez bertso orijinalik onenak dituen bertsomovieari
- 200 €-ko bi sari gehigarri, bertsomovie zein egile ezberdinei aipamen gisara.

8. Epeak:

- Lanak aurkezteko epea: 2018ko Apirilaren 9tik 2018ko Apirilaren 20ra
- Webgunean bozkatzeko epea: 2018ko Apirilaren 23tik 2018ko Apirilaren 27ra

9. Epaia eta sari-banaketa: 2018ko Maiatzaren 3an izango da Beasainen, eta sarituen izenak aldez aurretik emango dira jakitera hedabideetan.

10. Saritutako talde bakoitzak ordezkari bat gutxienez bidali beharko du sari-banaketarako egingo den ekitaldira.

11. bertsomovieda lehiaketan parte hartzeak arau hauek onartzea dakar. Antolakuntzak eskubidea izango du jasoko diren bideoak Interneten eskegitzeko eta zabaltzeko, hala nola beste hedabideetan zabaltzeko ere.

12. Antolakuntzak bere esku izango du elementu iraingarriak dauzkaten bideoak lehiaketatik kanpo uzteko aukera.

13. Antolakuntzak oinarri hauek aldatuko balitu, parte hartzaileei garaiz eta behar bezala jakinaraziko lieke.

Weberako aurkezpena
Hemen gara berriz ere Bertsomoviedako edizio berriarekin. Aurreko urteetan bezalaxe, aurten ere sari ikaragarriak ditugu zuei banatzeko. Aurrez parte hartu duzuna bazara edota lehiaketaren berri baduzu, burua astintzen hasteko ordua da! Lehen aldia duzula eta ez dakizula Bertsomovie bat zer den? Oso erraza da: bertsoren bat ageri den bideo bat da, gutxienez 7 segundokoa. Norberarena zein besteren batena izan daiteke bertsoa. Gutxienez bat, baina gehiago ere izan daitezke, eta lehiaketan parte hartzeko egin beharreko gauza bakarra: grabatu, internetera igo, eta guri horren berri ematea da.
Xehetasun gehiago nahi izanez gero www.bertsomovieda.com webgunean aurkituko dituzue lehiaketaren oinarriak edo jarri gurekin harremanetan:

Eposta: bertsomovieda@gmail.com

Twitter: @bertsomovieda / Facebooken: bertsomovieda
Informazioa gehitu

Guri buruz
Non gauden
Zerbitzuak
Informazio eskaera
Bilaketak nola egin