Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Gai-jartzaile ikastaroa (2018. Donostia)

Oinarrizko informazioa

Ekitaldi mota
Ikastaroa
Lekua
Donostia
Hasiera data
2018-04-19
Bukaera data
2018-05-10
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2018-04-13

Parte hartzaileak

Antolatzaileak
Bagera Euskara Elkartea
Parte-hartzaileak
Iriarte Iribar, Iker

Deskribapena

Oinarriak
Donostian bertsolaritzaren kultura sustatzeko helburuarekin, gai-jartzaile ikastaroa antolatu du Bagera euskaltzaleen elkarteak. Gutxieneko irizpideak dituzten pertsonen multzoa handitu nahi dutela diote, eta erraztasunak eman nahi dituztela formatu txikiko bertso saioak ugaritu daitezen.

Iker Iriartek gidatuko du ikastaroa, eta lau saio izango ditu (apirilak 19, apirilak 26, maiatzak 3 eta maiatzak 10), 2 ordu eta erdikoa saio bakoitza (18:30etik 21:00etara). Bagera elkartearen egoitzan izango da ikastaroa (Hernani kalea, 15). Izena emateko telefonoz dei daiteke: 943 00 50 74, edo posta elektronikora idatz daiteke: bagera@bagera.eus
Apirilaren 13a arte eman daiteke izena, 35 euroren truke (bazkideak, ikasleak eta langabetuak: 25 euro).
Informazioa gehitu

Guri buruz
Non gauden
Zerbitzuak
Informazio eskaera
Bilaketak nola egin