Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Azkoitia BHI Bertso-Paper Lehiaketa (27. 2018. Azkoitia)

Oinarrizko informazioa

Ekitaldi mota
Lehiaketa
Lekua
Azkoitia
Hedadura-mota
Euskal Herri mailakoa
Ikusi 2567_aldizkakoa_file_eskuorria.pdf

Parte hartzaileak

Antolatzaileak
Azkoitia BHI (Azkoitia)
Indarlan Guraso Elkartea (Azkoitia BHI)

Deskribapena

Saritutako lana
Azkoitia BHI ikastolako irabazleak
-A taldea (12-14 urte bitartekoak)
1. saria: Haritz Alberdi eta Joritz Arozena, Euskararen haria lanarekin.
2. saria: Anartz Zubizarreta, Astebete deskonektatuta lanarekin.

-B taldea (12-16 urte bitartekoak)
1:saria: Ioritz Legardaereño eta Joseba Tena, Haur honen istorioa lanarekin.
2. saria: Karmele Olariaga eta Zihara Gabilondo, Bortxaketa lanarekin.

-C taldea (12-18 urte bitartekoak)
1.saria: Julene Iturbe, Begietatik entzuten denean lanarekin.
2.saria: Saririk ez.

Azkoitia BHI ikastolaz kanpoko irabazleak

-A taldea (12-14 urte bitartekoak)
1. saria: Naia Arrizabalaga, Autobuseko leihotik lanarekin.
2. saria: Amets Aizpurua, Arrantza lanarekin.

-B taldea (12-16 urte bitartekoak)
1. saria: Aner Euzkitze, Az(azk)ala(k) margotuta lanarekin.
2. saria: Saririk ez.

-C taldea (12-18 urte bitartekoak)
1. saria: Oihana Arana, Farolen argiten lanarekin.
2. saria: Haizea Arana, Azala sare lanarekin.
Oinarriak
1. PARTE HARTZAILEAK
Hiru multzotan banatuko dira parte hartzaileak:
A) DBHren 1. eta 2. mailak
B) DBHren 3. eta 4. mailak
C) BATXILERGOA

2. EGIN BEHARREKO LANAK
- Gutxienez lau bertso, gehienez sei.
- Gaia eta neurria libreak
- Bertsoek berriak izan behar dute, hau da, inon aurkeztu gabeak.
- Parte hartzaile bakoitzak bi bertso-sorta bidal ditzake.

3. LANAK BIDALTZEKO EPEA ETA BALDINTZAK.
- Lanak jasotzeko azken eguna 2018ko maiatzaren 26an izango da.
- Bertso-sortak posta arruntez edo e-postaz bidal daitezke.

4. NORA ETA NOLA BIDALI
- Posta arruntez bidaliz gero: Bertso-sortak ezizenez sinatu behar dira. Beste azal batean egilearen izen-abizenak sartuko dira, kanpotik ezizena bakarrik jarriko da. Bietan, zein atalekoa (A / B / C) den adieraziko da. Lanen hiru kopia bidali behar dira helbide honetara:

AZKOITIA BHI
XXVII. BERTSOPAPER LEHIAKETA
Juin, 4
20720 – AZKOITIA (GIPUZKOA)

- E-postaz bidaliz gero, bi dokumentu bidaliko dira word formatuan. Lehenengoan bertso-sorta eta ezizena agertu beharko dira, eta bigarrenean egilearen datuak bertsoak@azkoitiabhi.eus -era bidaliko dira.

- E-mailaren izenburuan egilearen atala (A / B / C) eta ezizena adieraziko dira.

5. SARIAK
Multzo bakoitza bi ataletan banatuko da: ikastetxeko ikasleek osatutakoa bata , eta ikastetxetik kanpokoak osatutakoa bestea.
Hiru multzotan sari bera izango da.

1. saria: 100 € eta oroigarria.
2. saria: 50 €

Partaide bakoitzak sari bakarra jaso dezake soilik.

6. SARI BANAKETA
Sari banaketa ekainaren 5ean eguerdiko 13:00etan, Baztartxo aretoan egingo den bertsolari jaialdian. Sarituek euren lanak abestuko dituzte.

7. EPAIA
- Epaimahaia Guraso Elkarteen kideak, bi bertsolari eta irakasle batek osatuko dute eta erabakia aldaezina izango da.
- Sarituen berri maiatzaren 26ean emango da komunikabideen bitartez eta saritu bakoitzari adieraziko zaio.
- Txapelketan parte hartzeak, nahi eta nahi ez, aipatutako oinarri hauek onartzera behartzen du.
Informazioa gehitu

Guri buruz
Non gauden
Zerbitzuak
Informazio eskaera
Bilaketak nola egin