Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Bertsoa Bizi Gazte bideoklip lehiaketa (2. 2018)

Oinarrizko informazioa

Ekitaldi mota
Lehiaketa
Lekua
Araba
Hedadura lekua
Araba
Hedadura-mota
Herrialde mailakoa
Webgunea
http://nibanaxarabakoa.eus/

Parte hartzaileak

Antolatzaileak
Arabako Bertsozale Elkartea

Deskribapena

Saritutako lana
Txalo zaparrada saria: "Tabuak Tabu"
Bozka gehien jasotakoa: 570 bozka jasota "Ez naiz geratuko mutu"
Bideo klip onenaren saria: "Sormena"
Bideo klip originalensaria: Amurrioko "Izan libre" eta Murgiako "Ez ahaztu"
Oinarriak
DBH 3 eta 4. mailako D ereduko Arabako ikasleei zuzendua dago proiektua. Ikastorduetan 5 ordutako ikastaro baten bidez lehen murgiltze bat egin bertsoaren dimentsiora. Interesa piztu zaien ikasleen artean eskolaz kanpoko jarduera mugatu bat planteatuko da, Araba mailako gainerako ikastetxeekin batera ikus-entzunezko proiektu batean. Bertso eskolak sortu eta euskaltzaleak saretzea du xede, kontutan hartuz, adin tarte hau dela hizkuntza hautua egiterako orduan lehen mugarri garrantzitsua.

BBG lehiaketa Arabako bertsozale elkarteak antolatzen du Arabako Foru Aldundia eta Laboral Kutxaren laguntzarekin. Arabako gazteen euskarazko sorkuntza bultzatzea du xede lehiaketak eta taldeka aurkeztu beharko dituzte euren ekoizpenak (3-8 lagun). Gaiaren aukeraketa talde bakoitzaren esku egongo da eta bertso musikatu, abestiei letrak aldatu edo RAP moldeetan eta euskara hutsean egin beharko dute lana. Maiatzaren 4rako aurkeztu beharko dituzte lanak eta maiatzaren 12an BBG eguna antolatu dugu Legution, Legutioko udaletxearen babesarekin. Bertan, bideo klipak ikusi, bertsolari gazteen eskolarteko saioaz gozatu, sariak banatu, herri bazkaria, kontzertuak … egun osoko egitaraua antolatu dugu gazteen gozamenerako. Sariei dagokionean, aurtengoan ere 4 sari nagusi eskainiko baditugu ere, bideo klip onenaren saria, originalena, web guneko bozkatuena eta txalo metroaren saria, guztiek irailaren 7,8 eta 9ean asteburu pasa bera izango dute saritzat. Hain zuzen, Eulaten (Nafarroan) kirol abentura, euskara eta sormenaz gozatzeko aukera paregabea izango dute saridunek, Urbasa natur parke ezin hobean.

Informazioa gehitu

Guri buruz
Non gauden
Zerbitzuak
Informazio eskaera
Bilaketak nola egin