Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Arrasate Bertso-Paper Lehiaketa (31. 2018. Arrasate)

Oinarrizko informazioa

Ekitaldi mota
Lehiaketa
Lekua
Arrasate
Bukaera data
2018-05-04
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2018-03-16
Hedadura lekua
Debagoiena
Hedadura-mota
Eskualde mailakoa
Webgunea
http://www.mondraberri.com/mondraberri/contenidos.item.action?id=3286402&menuId=4669621&type=

Parte hartzaileak

Antolatzaileak
AED Kultur Elkartea

Deskribapena

Saritutako lana
LHko 5. eta 6.maila: Alaitz Etxebarria, Lide Azkarate, Maren Tena eta Miriam Moya.
DBH 1-2 maila: Beñat eta Garazi Barrena
DBH 3-4 maila: Olatz Zuazubiskar eta Malen Basabe
Batxilergoa: Haizea Arana eta Oihana Arana.

Oinarriak
Literatur zaletasuna eta sormena bultzatzeko helburuarekin, AED elkarteak 31. “Arrasate literatur lehiaketak” deitu ditu. Hona hemen parte hartu ahal izateko oinarriak:

- Lehiaketa hauetan Debagoienean bizi edota ikasten duten gazteek parte har dezakete, Lehen Hezkuntzako 5. mailatik Batxilergoko 2. mailara arte.

- Soilik euskarazko lanak eta inoiz saritu edota argitaratu gabekoak aurkez daitezke.

- Gaia librea da lehiaketa eta adin maila guztietan.

- Parte hartzaile bakoitzak nahi beste lan aurkez dezake.

- Idazlanak tarte bikoitzez eta ordenagailuz idatzita aurkeztu behar dira.

- Lanak aurkezteko bi modu daude aukeran:
1. Posta elektronikoz. Bi dokumentu bidali behar dira helbide honetara: aed@aedelkartea.eus
Dokumentu batean lehiaketara aurkeztutako idazlana joango da, lelo batez sinatuta eta egilearen izenik gabe. Bestean, berriz, datu hauek zehaztuko dira:
-- Idazlanari jarri zaion leloa
-- Egilearen izen-abizenak (egileak bat baino gehiago badira, guztienak aipatu)
-- Jaiotze-data
-- Ikasturte honetan zein mailatan dabilen
-- Etxeko helbidea
-- Posta elektronikoa
-- Telefono zenbakia
2. Paperean inprimaturik. Idazlanaren hiru kopia aurkeztu behar dira, lelo berarekin sinatuta hiruak. Horrekin batera gutun azal itxi bat aurkeztuko da, arestian aipatutako datu guztiekin orri batean.

- Lanak AED elkartean aurkeztu behar dira, aed@aedelkartea.euse-postara edo Pablo Uranga 4, behea. 20500 Arrasate helbidera bidaliz.

- Lanak aurkezteko epea 2018ko martxoaren 16an bukatuko da.

- Epaimahaia AED elkarteak aukeratutako pertsonek osatuko dute.

- Finalisten zerrenda 2018ko maiatzaren 4an kaleratuko du epaimahaiak.

- Behin betiko irabazleen izenak 2018ko maiatzaren 10ean egingo den sari-banaketa ekitaldian jakinaraziko dira.

- Aurkeztutako lanek gutxieneko kalitaterik ez balute, sariak hutsik uzteko erabakia har dezake epaimahaiak.

- Horra hor lehiaketa eta adin maila bakoitzari dagozkion sariak eta aurkeztu beharreko lanen gutxi gorabeherako luzerak:

BERTSO-PAPERAK
- LH5-LH6 maila: Hiru bertso. Sari nagusia: 100 euro; 2. saria: Oparia.
- DBH1-DBH2 maila: Lau bertso. Sari nagusia: 125 euro; 2. saria: Oparia.
- DBH3-DBH2 maila: Bost bertso. Sari nagusia: 150 euro; 2. saria: Oparia
- BATXILERGOA: Sei bertso. Sari nagusia: 200 euro; 2. saria: Oparia.
Informazioa gehitu

Guri buruz
Non gauden
Zerbitzuak
Informazio eskaera
Bilaketak nola egin