Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Pello Mari Otaño Bertsopaper Lehiaketa (5. 2018. Zizurkil)

Oinarrizko informazioa

Ekitaldi mota
Lehiaketa
Lekua
Zizurkil < Tolosaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2018-11-07
Hedadura-mota
Euskal Herri mailakoa
Ikusi 2621_aldizkakoa_file_eskuorria.pdf

Parte hartzaileak

Antolatzaileak
Harituz Bertsozale Elkartea
Teodoro Hernandorena Kultur Elkartea

Deskribapena

Saritutako lana
Gaztetxoen maila (15 urtera arte):

1.saria: MASKARAK. Joar Garate Rueda (Zumaia)
2.saria: FUTBOLA EKONOMIA BILAKATU DA. Beñat Mateos Zeberio (Asteasu)

Gazteen maila (15-18 urte):

1.saria: DESOREKAN. Julene Iturbe Epelde (Azkoiti)
2.saria: HAMAIKA. Aner "Euzkitze" (Zarautz)

Helduen maila (18 urtetik aurrera):

1.saria: SEX-USARIYUAK. Haritz Mujika Lasa (Asteasu)
2.saria: MISIO GOGOR BATEN. Jon Gurrutxaga Urbieta (Azpeitia)
Oinarriak
Bertsolaritzaren historia luzean, sortzailerik bikainenetako bat izan da Pello Mari Otaño Barriola, eta aparteko lekua merezi du. Zizurkilgo Errekalde baserrian jaio, 1857an, eta bertsolaritza giroan hazi zen Pello Mari: aitona, aita, osaba Joxe Bernardo, Bernardo anaia, Mikela amona eta Mikela arreba ere, denak maila handiko bertsolariak ziren. "Arnasarekin batera bertsoa irensten zuala kozkortu zan Pedro Mari", Aita Zavalaren hitzetan. Bertsolari handia izan zen Pello Mari. "Amuritza etorri arte, beharbada gehienik eragin duen maisua izan da Otaño bertsolaritzan", Juan Mari Lekuonaren aburuz.

Pello Esnalek zuzen asko dioen bezala, "hasieran Errekalde baserria eta Karidadeko Bentaren artean banatzen ziren haren bizipen eta ametsak. Geroxeago Donostiatik Zizurkilerako joan-etorrietan. Eta bizitzaren azken zatian Amerika eta Euskal Herriaren artean". Izan ere, hiru joan-etorri egin zituen Argentinara. Han, Santa Fe-ko Rosarion zendu zen 1910ean, bihotzekoak emanda.

Haren oroimenean, Zizurkilgo Hernandorena Kultur Elkarteak "Laugarren Pello Mari Otaño bertsopaper lehiaketa" antolatzea erabaki du Harituz Bertsozale Taldearen lankidetzarekin. Izan ere, Haritzu Taldeak lehiaketaren aholku tekniko eta epaitze-lanak burutuko baititu.

ANTOLAKETA:
Lehiaketa lau mailatan banatzen dugu:
1. Gelen arteko maila: Lehen Hezkuntzako taldeentzta.
2. Gaztetxoen maila: 15 urte artekoentzta (2003a edo geroago jaiotakoak)
3. Gazteen maila: 18 urte artekoentzat (2000 eta 2003 urteen artean jaiotakoak).
4. Helduen maila: 1999an edo aurretik jaiotakoentzat.

LANAK:
- Gelen arteko mailan gela bakoitzak nahi adina bertopaper bidali ditzake. Bertsopaper bakoitzeko 3 bertso edo 6 kopla idatzi beharko dira, aukeran.
- Gaztetxoen mailan gela bakoitzak nahi adina bertopaper bidali ditzake. Bertsopaper bakoitzeko 3 bertso edo 6 kopla idatzi beharko dira, aukeran.
- Gazteen mailan gela bakoitzak nahi adina bertopaper bidali ditzake. Bertsopaper bakoitzeko gutxienez 6 bertso idatzi beharko dira.
- Helduen mailan gela bakoitzak nahi adina bertopaper bidali ditzake. Bertsopaper bakoitzeko gutxienez 8 bertso idatzi beharko dira.

GAIA eta HIZKUNTZA:
- Maila guztietan gaia, neurria eta doinua libreak izango dira, bakoitzaren aukerakoak. Bertso guztiak euskaraz idatzitakoak izango dira.

EPEA:
Bertso-lanak 2018ko azaroaren 7a baino lehen bidali beharko dira aipatutako helbide batera.

HELBIDEA:
Lanak e-postaz zein paperean jasoko ditugu eta helbide hauetako batera bidali behar dira:

info@hernandorena.eus
- edo -
HERNANDORENA KULTUR ELKARTEA
(Pello Mari Otaño bertsopaper lehiaketa)
P.K. 22
Iriarte Etxsea - Pello Mari Otaño plaza.
20159 - ZIZURKIL

BALDINTZAK (Guztiek bete beharrekoak):
- Bertsoak jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izan behar dute.
- Lanak izenordez bakarrik sinatuko dira. Izenorde horrek guztiz ezezaguna izan behar du eta bertso sortaren barruan jarriko da. Paperezko kasuan, bertso sorta hori eta izenordea gutun azal batean sartuko dira. Beste gutun azal batean xehetasun guztiak adieraziko ditugu: egilearen izenordea eta izena, jaiotze-data, helbidea eta telefono-zenbakia. Azkenik, bi gutun azalak beste bakar batean sartu eta aipatutako helbidera bidaliko dira. E-postaren kasuan, berriz, bi artxibo erantsi beharko zaizkio igortzen den mezuari: bertso-sorta batetik eta gainontzeko xehetasunak bestetik.

SARIAK:
Irabazleek sari hauek jasoko dituzte:

- Gelen arteko mailan:
1. saria: Aukeratutako bertsolari baten bisita eskolara.
2. saria: Mainontzi jolasa

- Gaztetxoen mailan:
1. saria: Trofeoa eta 100 euroko erosketa balea
2. saria: Trofeoa eta 50 euroko erosketa balea

- Gazteen mailan:
1. saria: 250 euro
2. saria: 125 euro

- Helduen mailan:
1. saria: 500 euro
2. saria: 250 euro

SARI-BANAKETA:
Hernandorena K.E.a harremanetan jarriko da irabazleekin sarien berri emateko. Sari-banaketa ekitaldia 2018ko azaroaren 17an izango da. Zizurkilgo Iriarte Jatetxean egongo den bertso-afariaren aurretik banatuko dira sariak. Sariak jasotzerakoan, irabazleek beraien bertsoak kantatzeko aukera izango dute. Saridunen batek ekitaldira etortzerik ez balu saria etxera bidaliko zaio.

EPAIMAHAIA:
Epaimahai-lanak Harituz Tolosaldeko Bertsozale Elkarteak egingo ditu. Epaimahaiak horrela erabakiko balu, sariren bat hutsik gera daiteke. Epaimahaiaren erabakiak aldaezinak izango dira.

LANEN JABETZA:
Lan sarituen jabetza antolatzaileen esku geratuko da. Hernandorena Kultur Elkarteak eskubide osoa izango du lan horiek argitaratzeko. Egileak bere lanak argitaratzeko asmoa izango balu, Hernandorena Kultur Elkartearen baimena beharko du.

INFORMAZIO GARRANTZITSUA:
Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri guztiak onartu direla esan nahi du. Argibiderik behar izanez gero: 656743741 telefonoa edo info@hernandorena.eus posta-kontuan.
Oharrak bidali

Guri buruz
Non gauden
Zerbitzuak
Informazio eskaera
Bilaketak nola egin