Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Bizkaiko Taldekako Txapelketa (2. 2019)
Oinarrizko informazioa
- Ekitaldi mota
- Txapelketa
- Hasiera data
- 2019-02-24
- Bukaera data
- 2019-05-25
- Hedadura lekua
- Bizkaia
- Hedadura-mota
- Herrialde mailakoa
- Webgunea
- https://www.bertsozale.eus/eu/bizkaia/taldekakoa
Ikusi 2655_aldizkakoa_file_eskuorria.pdf
Parte hartzaileak
- Antolatzaileak
Bizkaiko Bertsozale Elkartea
Deskribapena
- Oinarriak
- Bizkaiko Bertsozale Elkarteak Bizkaiko bertsolaritzaren ekosistema osoa, eskualdez eskualde, eta etenik barik elikatzeko helburua dauka. Baita, bertsogintzaren oinarria motibatu, finkatu eta garatzea ere.
Helburu horiek lortzeko bidean eraginkortasuna handitu guran, Txapelketari buruzko gogoeta fasea hasi zuen Elkarteak 2015ean, eta besteak beste, taldekako txapelketa egitea erabaki zen.
Taldekakoaren bitartez oinarrian eragin gura da, hau da, bertso eskolak eta eskualdeak indartu gura dira. Horretarako, gune ludiko bat eskaini gura du Elkarteak. Taldekakoa giro informalean eta jai-giroan gauzatzea da helburua. Batez ere, bertsolari hasi berriei plazarako bidea erraztea, eta arrazoi desberdinengatik ohiko Txapelketan parte hartzeko motibaziorik ez daukatenei aukera desberdin bat eskaintzea. Horrez gain, antolatzaile, epaile eta gai-jartzaile berrien sorrera ere bultzatuko da. Eta zelan ez, eskualdeen arteko harremana sendotzea da asmoa.
HELBURUAK
Esan bezala, Taldekakoaren helburua Bizkaiko bertsolaritzaren oinarria eta, era berean, eskualdeak aktibatu eta indartzea da.
Zehatz esateko, hurrengo taldeak dira indartu gura direnak:
- Bertso eskolak
- Talde teknikoak: gai-jartzaileak, epaileak, antolatzaileak.
- Bertsolariak: bereziki euren burua Bizkaiko Bertsolari Txapelketatik kanpo ikusten dutenak (hasi berriak, plazak utzita dituztenak…)
- Zaleak
TALDEEN OSAKETA
Taldeak, gutxienez, sei lagunekoak izango dira, nahiz eta 8-10 ingurukoak izatea gomendatzen den. Saio bakoitzean ondorengo lanak edo funtzioak egongo dira, kanporaketa bakoitzeko:
- 3 bertsolari
- 1 gai-jartzaile
- 1 epaile
- 1 laguntzaile
Taldeek, esan bezala, partaide gehiago ere eduki ditzakete, baina saio denetan egon
TALDEAK
Guztira 21 taldek eman dute izena Taldekakoan, eta 200 parte-hartzaile inguruk parte hartuko du txapelketan.
Parte hartzaileen perfila anitza da oso: oso gazteak direnak, beteranoak, aspaldi bertsotik aparte ibili direnak, hasiberriak, Bizkaiko Txapeldunak, Txapelketetan parte hartu dutenak, edo sekula parte hartu ez dutenak. Helburua aniztasun hori lortzea zen, eta lortu da.
Gainera, Bizkaiko eskualde guztietako ordezkaritza dago (taulan, zehaztuta, herria edo eskualdea).
Hurrengoak dira Taldekakoan izena eman duten taldeak:
Akerbeltzen Antxumak (Markina-Xemein): Maddi Ibaibarriaga, Eneko Arrate, Graxi Arregi, Irati Brabo, Jone Antsotegi, Joseba Sololuze, Josune Aramendi, Nahia Ibarzabal, Naroa Loiola, Nerea Ibarzabal
Anubix! (Uribe Kosta): Paule Loizaga, Aritz Landeta, Peio Arondo, Naroa Torralba, Unai Mendiburu, Kerman Diaz, Arrate Illaro, Imanol Uria, Jon Amezaga, Beñat Lopez, Itxaso Paia
Aramotzetik Itxinera (Arratia): Iñaki Iturriotz, Illart Gumuzio, Igor Menika, Juanjo Respaldiza, Kattalin Burgoa, Olatz Urigoitia, Jesus Angel Santa Cruz, Irati Santa Cruz, Garazi Santa Cruz, Amaiur Atxa, Maddi Zabalo
Basordako gorringoak (Uribe kosta): Xabier Albizu Landa “Txuri”, Peru de Pedro, Jagoba Pereda, Mikel Albizu, Erlantz Ibargurengoitia, Inge Beitia, Iñaki San Nikolas, Unai Larrazabal
Dolu gabe (Busturialdea): Koldo Gezuraga, Mikel Retolaza, Unai Agirre, Asier Galarza, Imanol Elgezabal, Jon Rementeria
Elorri (Deustu): Maite Sarasola, Ander Anakabe, Mikel Aiartzaguena, Gorka Contreras, Markel Baroja, Asier Urkiza, Gerizeti Zubiaurre, Ainhoa Laparra, Enare Muniategi
Estropozu (Arrigorriaga): Arkaitz Zipitria, Andere Molinuevo, Iker Garitagoitia, Karlos Molinuevo, Maider Altuna, Peio Molinuevo
Far westeko bertsolariak (Enkarterri-Ezkerraldea): Idoia Anzorandia, Txema Perez, Jon Martínez, Asier Alcedo, Ander Ucelay, Aitziber Bengoetxea, Patxi Arteagabeitia, Ander Ezeiza
Itallen (Larrabetzu): Jon Etxebarria "Txontxe", Peru Berazategi, Sergio Peña, Leire Etxebarria, Malen Amenabar, Antxon Ortuzar, Iskander Euba, Etxahun Lekue, Aitor Arrizubieta "Toko", Maripi Agirre
Itsosupetekuek (Busturialdea): Ander Elortegi, Eneko Aldana, Leire Garatxena, Aitor Etxebarriazarraga, Nagore Beitia, Iñaki Aurrekoetxea
Koipelustre´s (Abadiño): Aitor Bizkarra, Txaber Altube, Bittor Altube, Ainhoa Urien, Beñat Gaztelurrutia, Igor Galarza, Jon Zialzeta, Ione Narbaiza
Leioatik Leioara (Leioa): Peru Vidal, Xabi Sainz de la Maza, Aitzol de Castro, Oier Iturralde "Atano", Inazio Vidal, Jon Ortiz Larrucea, Antxon Illaro, Alfonso Sardon Zabaleta, Beñat Vidal, Galder Bilbao "Txapi", Enara Gartzia, Elene Uribe
Miotako bidelapurrak (Berriz-Elorrio): Miren Amuriza, Ibai Guridi, Amaia Ugalde, Iruri Altzerreka, Gorka Lazkano, Joxe Garaizabal
Otsoa & Co. (Santutxu): Ibon Ajuriagojeaskoa, Irati Erkizia, Garazi Navarro, Iker Uribarren, Oihana Bartra, Fernando Otsoa, Urtzi Urrutikoetxea, Joserra Bilbao
Poto (Lekeitio): Aissa Intxausti, Jon Garatea, Xabat Galletebeitia, Ander Goikoetxea, Aitor Ruiz, Oier Azula, Aitzol Goitia, Aitor Arrizubieta
Potojorran (Bilbo): Ainhoa Markinez, Mikel Galarza, Joseba Barandiaran "Barandi", Javier Martínez "Guti", Ana Picallo "Single", Axier Goñi, Ainhoa Arregi "Ainho-ainho", Ander Altuna, Edu Castaños, Aitor Esteban "Garrote"
Punta batekoak (Busturialdea): Jon Arano, Iker Uriarte, Lurdes Ondaro, Beñat Bilbao, Ibai Amillategi, Roke Alberdi, Julen Karrion
Taket (Mungia): Jone Larrinaga, Aitor Esteban, Ibon Larrazabal, Mikel Goiriena, Asier Legarreta, Urtzi Oleaga, Garazi Mendoza, Jagoba Pereda
Tosu bizirik (Uribe Kosta): Josu Landeta, Gabi Basañez, Daniel De Miguel, Aitor Fernandez de Martikorena, German Kortabarria, Iñigo Kortazar , Eder Azaola, Andoni Ortega
Tronperrieta (Durango-Iurreta): Eneko Abasolo "Abarkas", Ander Sarriugarte, Unai Iturriaga, Juan Mari Areitio, Gorka Pagonabarraga, Erika Lagoma, Ander Elorriaga, Iker Maguregi, Leire Vargas
Zahar-alive (Busturialdea): Julen Arzanegi, Onintza Enbeita, Inazio Gonzalo, Xabier Enbeita, Alain Cubero, Xabier Arriaga, Joseba Uribarri, Julen Ibarguengoitia
EPAILETZA
Talde bakoitzak epaile bat edukiko du kanporaketa bakoitzean. Horrez gain, publikoaren iritzia ere kontuan hartuko da. Beraz, saio bakoitza puntuatzeko hiru taldeetako epaileen balorazioa gehi publikoaren balorazioa hartuko dira kontuan. Saio bakoitzaren ondoren, hiru taldeetatik, ze taldek egingo duen aurrera erabaki beharko dute denen artean.
GAI-JARTZAILETZA
Saio bakoitzeko gaiak hiru taldeetako gai-jartzaileen artean pentsatuko dituzte.
Aurkezle beharra kantatzen ari ez den taldeko gai-jartzaileak egingo du
TXAPELKETAREN EGITURA
Hiru fase edukiko ditu Taldekakoak: 1. fasea, 2. fasea eta finala.
Kanporaketa gehienak hiru taldeka jokatuko dira, eta talde batek egingo du hurrengo fasera saltoa. Kanporaketa bakoitzean hiru saio labur izango dira: lehenengo taldea bigarrenaren kontra, bigarrena hirugarrenaren kontra, eta hirugarrena lehenengoaren kontra. Saio bakoitzetik talde batek egingo du aurrera.
1. Fasea: otsailak 24 – martxoak 25. Zozketa: martxoak 26
2. Fasea: martxoak 27 - maiatzak 13 (kontuz, tartean Aste Santua). Zozketa: maiatzak 14
Finala: maiatzak 25
Bigarren fasera zazpi talde pasatuko dira. Hiru saio izango dira, saio bat hirukoa eta beste saio biak talde bikoak.
Finalera hiru talde pasatuko dira.
ARIKETAK
Talde antolatzaileak ariketen proposamen bat garatu du, baina proposamen hutsa da. Hau da, kanporaketa bakoitzean parte hartzen duten hiru taldeen esku geratuko da ariketak adostea, hau da, hiru taldeak ados ipintzen badira, beste ariketa batzuk egiteko aukera daukate.
Ariketen proposamena:
- Hasierako agur puntuagarria: saio bakoitzean talde bakarraren agurra (gehienez 3 minutu). Adibidez:
o A-B saioan A taldearen egurra
o C-A saioan C-ren agurra
o B-C saioan B-ren agurra
- 8H ofiziotan (3 bertso); Talde bakoitzetik bat
- 4 oinak (bertso 1) eta azkena emanda (bertso 1); Talde bakoitzetik bat
- 8t ofiziotan (3 bertso); Talde bakoitzetik bat
- Bakarka (2 bertso); Gehienez, 10H. (gaia, objetua, hitza, kanta emanda). Talde bakoitzetik bat
- Potokumeak. Taldeko 3ren artean. Bertsolari batek bertsoa bota ahala, beste bertsolari biek, txandaka, oinak aurreratuko dizkiote, 8 oin (bertso 1). Gaia, objetua, hitza edo kanta emanda.
- Puntuka. Talde bakoitzetik bat. 8t. 4 bertso osatu arte (bakoitza birritan hasi).
- Amaierako agur puntuagarria. Gehienez, 10H. Talde bakoitzetik bat
Faseak
- Saioak
- Sailkapena
- 1. Tronperrieta