Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa (39. 2019)

Oinarrizko informazioa

Ekitaldi mota
Txapelketa
Lekua
Gipuzkoa
Hasiera data
2019-02-15
Bukaera data
2019-04-05
Hedadura lekua
Gipuzkoa
Hedadura-mota
Herrialde mailakoa

Parte hartzaileak

Antolatzaileak
Gipuzkoako Ikastolen Elkartea
Ikastolen Elkartea
Parte-hartzaileak
Aiestaran Iparragirre, Maddi
Albizu, Imanol
Alkorta, Uxue
Aner "Euzkitze"
Arana, Haizea
Arana, Oihana
Lopetegi, Igauri
Tatiegi, Aitor
Txapelduna
Tatiegi, Aitor

Deskribapena

Oinarriak
>> Bat-batekoa

Bat-batekoan lau kanporaketa eta finala izango dira. Idatzizkoan, berriz, zortzi saio egingo dira.

Otsailaren 15ean, abiatuko da Gipuzkoako Eskolarteko XXXIX. Txapelketa. Bat-batekoan, guztira, 23 bertsolarik hartuko dute, afari formatuan izango diren kanporaketetan. Finala Lasturren izango da, apirilaren 5ean.

Honakoa izango da egutegia:

-Otsailaren 15ean, Ibarrako Sendi Ekintza Elkartean: Joar Garate Rueda, Araitz Sagarna Larrañaga, Maddi Aiestaran Iparragirre, Aitor Tatiegi Loidi, Ekain Tolaretxipi Errazti eta Hodei Munduate Etxeberria.

-Martxoaren 1ean, Zestoako Lau Itturri Elkartean: Oihana Arana Cardenal, Uxue Alkorta Iturbe, June Garmendia Duarte, Imanol Albizu Gurrutxaga, Igauri Lopetegi Amostegi eta Iker Letamendia Barandiaran.

-Martxoaren 15ean, Orioko Aldapa Elkartean: Irati Arakistain Mendizabal, Maide Garmendia Jauregi, Joane Aldalur Irazusta, Aner Peritz Manterola “Euzkitze", Xabier Agirre Bikuña eta Jon Azpiroz Anza.

-Martxoaren 22an, Oñatiko Larrain-Gain Elkartean: Haizea Arana Cardenal, Julene Iturbe Epelde, Naia Arrizabalaga Arrieta, Aimar Sorazu Roteta eta Bittor Zubiagirre Anduaga.

- Finala, apirilaren 5ean, Lasturko plazako tabernan.

Afaltzeko txartela eskuratu nahi duenak www.bertsosarrerak.eus webgunean izango du horretarako aukera. Sarrerak saioaren aurreko ostegun eguerdira arte izango dira eskuragarri.


>> Idatzizkoa

Idatzizkoari dagokionez, bailarako antolatutako zortzi saio izango dira aurten. Goizez izango dira saioak. Lehenik, ohi bezala, gaia eman eta bertsoak sortzen arituko dira gaztetxoak. Segidan, bertso saio didaktikoaz gozatu ahal izango dute eta, amaitzeko, sari banaketa izango da. Honakoa izango da egutegia:

-Martxoaren 26an, Lezoko Gezala aretoan.

-Martxoaren 27an, Zumarragako Zelai Aristi aretoan.

-Martxoaren 28an, Tolosako Laskorain Ikastolan.

-Martxoaren 29an, Elgoibarko Ikastolan.

-Apirilaren 2an, Eskoriatzako Arizmendi Ikastolako Almen gunean.

-Apirilaren 3an, Azpeitiako Soreasu Antzokian.

-Apirilaren 4an, Hernaniko Biteri Kultur Etxean.

-Apirilaren 5ean, Orioko Karela kiroldegian.
Informazioa gehitu

Guri buruz
Non gauden
Zerbitzuak
Informazio eskaera
Bilaketak nola egin