Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Altzako Bertso-Paper Lehiaketa (9. 2019. Donostia)

Oinarrizko informazioa

Ekitaldi mota
Lehiaketa
Lekua
Donostia < Donostialdea < Gipuzkoa < Euskal Herria
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2019-03-17
Hedadura-mota
Euskal Herri mailakoa
Webgunea
http://www.bizarrain.eus/bertso-paper-lehiaketa/

Parte hartzaileak

Antolatzaileak
Bizarrain Kultur Elkartea

Deskribapena

Oinarriak
1. Partehartzaileak.
Bertsopaperlehiaketa 18 urte edo gehiagoko helduei zuzendua izango da.

2. Sariak.
- Lehiaketako irabazleak tableta digital bat eta Altzako baserrietako produktuez osatutako otarra jasoko du.
- Altzako onenarentzat: Antton Mendizabalek egindako “LauHaizetara” oroigarria eta Altzako baserrietako produktuez osaturiko otarra jasoko du.

3. Eginbeharra.
a) Bertsoak gai eta doinu librean jarriko dira.
b) Bertso sorta bakoitzak gutxienez 3 eta gehienez 8 bertso behar ditu.
c) Lanek orijinalak, aurrez saritu gabeak, argitaratu gabeak eta euskaraz sortuak izan behar dute.
d) Ezinbestekoa da bertso-sortaren doinuaren izena argi adieraztea.
e) Bertsopaperak ordenagailuz idatzirik aurkeztuko dira.
f) Lanak bakarkakoak izangodira.

4. Lanak aurkezteko modua.
a) Lan guztiak goitizen batez izenpetuko dira.
b) Bi modu ezberdinetan aurkeztu daitezke:

a. Fisikoki:
i. Gutun-azal handi batean sartuko dira bertso-sorta orijinalak eta 2 kopia, beste gutun-azal txikiago batean joango diren egilearen datuekin batera (izen-abizenak, helbidea eta telefonoa).
ii. Bi gutun-azaletan garbi adierazi beharko da egilearen izengoitia.
iii. Lanak Bizarrain Euskara Elkartearen egoitzan aurkeztuko dira: Bizarrain Euskara Elkartea, Casares Kultur Etxea, Darieta Bidea 1, 20017 Altza.

b. Posta elektroniko bidez: bizarrain@altza.nethelbide elektronikora bidaliz

5.Lanak aurkezteko epea.
Lanak aurkezteko epea,2019komartxoaren 17era arte izango da.

6. Epaimahaiaeta epaia
a) Epaimahaiaren osaketa Altzako Bizarrain Euskara Elkarteak erabakiko du. Bertsolaritzan eta euskal kulturan nor diren bi altzatarrek eta Bizarrain Euskara Elkarteko ordezkari batek osatuko dute epaimahaia.
b) Epaia 2019ko martxoaren 30ean emango da ezagutzera, Altzako XIX. Bertso Asteko bertso bazkarian.
c) Epaimahaiaren erabakia aldaezina izango da. Dena den, aurkeztutako lanek gutxieneko mailarik ez balute, sariak eman gabe utzi ahal izango dira.

7. Besterik.
a) Saritutakolanen jabetza Altzako Bizarrain Euskara Elkartearena izango da. Sari-ematea burutu ostean lan hauek argitaratzeko eskubidea izango dute antolatzaileek.
b) Saritu gabeko lanak jasotzeko, 2 hilabeteko epea izango dute egileek; bestela antolatzaileen esku geratuko dira.
c) Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri eta baldintza horiek guztiak onartzea adierazten du.

8. Antolatzailea.
Bizarrain Kultur Elkartea

9. Laguntzaileak.
Altzania kultura-elkartea eta Altzako bertsozaleak.

Altzan 2019ko otsailaren 28an.
Informazioa gehitu

Guri buruz
Non gauden
Zerbitzuak
Informazio eskaera
Bilaketak nola egin