Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Baztan Bidasoako Bertso-Paper Lehiaketa (32. 2019. Bera)

Oinarrizko informazioa

Ekitaldi mota
Lehiaketa
Lekua
Bera
Bukaera data
2019-05-31
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2019-05-17
Hedadura lekua
Baztan Ibarra
Hedadura-mota
Eskualde mailakoa

Parte hartzaileak

Antolatzaileak
Berako Kultur Batzordea
Bortzirietako Bertso-Eskola

Deskribapena

Saritutako lana
A MAILA (10 urte arte):
1. Janari onena / Hegoi Arrieta
2. Gure Txokoa taldea / Unax Aizpurua

B MAILA (11-14 urte):
1. Nire bizkotxoa / Axuri Zapiain
2. Maiatzeko azken egunak / Ekai Madariaga
Epaimahaiaren aipamena: Egun berezi bat bazela gaur / Haira Aizpurua

C MAILA(15-18 urte):
1. Sekretupean / Iratxe Muxika
2. Mobilaren ondorioak / Etxahun Azkarraga

D MAILA (18 urtetik goiti):
1. Ispiluko ustezko gizon zis hetero zuri, ez-gizen diruaski horri / Manu Goiogana
2. Egin apustu / Eneko Fernandez
Epaimahaiaren aipamena: Isilik dauden ahotsak / Egoitz Zelaia
Oinarriak

Baztan-Bidasoko hogeita hamabigarren Bertsopaper lehiaketa antolatu dute Berako Kultur Batzordeak eta Bortzirietako Bertso Eskolak, Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen laguntzarekin, Baztan-Bidasoa inguruan bizi direnentzat. Euskarazko, jatorrizko, argitaratu gabeko eta bertze lehiaketaren batean saritu ez diren bertsoak onartuko dira bakarrik eta norberak aukeratuko du gaia, doinua eta neurria

Parte-hartzaileak 4 mailatan banatuko dira:

A maila: 10 urte arteko haurrek parte hartuko dute eta gutienez bertso bat edo bi kopla osatu beharko dituzte. Sariak: trofeoa + 50 euro (lehenbizikoa) eta trofeoa + 30 euro (bigarrena).

B maila: 11 urtetik 14 urte arteko gazteak sarituko dira eta gutienez bi bertso edo lau kopla egin beharko dituzte. Sariak: trofeoa + 100 euro (lehenbizikoa) eta trofeoa + 70 euro (bigarrena).

C maila: 15 urtetik 18 urte arteko gazteak sarituko dira eta gutienez lau bertso egin beharko dituzte. Sariak: trofeoa + 150 euro (lehenbizikoa) eta trofeoa + 120 euro (bigarrena).

D maila: 18 urtetik goitikoek hartuko dute parte eta gutienez zortzi bertso egin beharko dituzte. Sariak: trofeoa + 200 euro (lehenbizikoa) eta trofeoa + 150 euro (bigarrena).

Bertsoak maiatzaren 17ra arte bidali beharko dira helbide honetara:

Berako kultur etxea
Baztan-Bidasoko XXXII. Bertsopaper Lehiaketa
Eztegara pasealekua, 11
31.780 BERA (Nafarroa)

Bertsoak onartuak izateko izenburua eta adina eramanen dute bakarrik agerian. Bertze gutun-azal itxi batean bertsoen izenburua paratuko da azalean, eta barrenean egilearen izen-abizenak, adina eta telefonoa.

Epaimahaia Bortzirietako Bertso Eskolak izendatuko du, eta honen erabakia ezin izanen da gibelera bota. Epaimahaiak sariak hutsik utzi ahalko ditu, edo aipamen bereziak eman. Sariak Berako Kultur Etxean maiatzaren 31n, ortziralea, arratsaldeko 18:00etan eginen den ekitaldian banatuko dira.

Informazioa gehitu

Guri buruz
Non gauden
Zerbitzuak
Informazio eskaera
Bilaketak nola egin