Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Iparragirre Saria : Bertso, Narratiba eta Poesia (2019. Zumarraga-Urretxu)

Oinarrizko informazioa

Ekitaldi mota
Lehiaketa
Lekua
Zumarraga
Bukaera data
2020-03-06
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2019-10-04
Hedadura lekua
Euskal Herria
Hedadura-mota
Euskal Herri mailakoa
Ikusi 2733_aldizkakoa_file_eskuorria.pdf
Ikusi 2733_aldizkakoa_file_eskuorria1.pdf

Parte hartzaileak

Antolatzaileak
Urretxuko Udala
Zumarragako Udala
Txapelduna
Legorburu Arregi, Iñigo

Deskribapena

Saritutako lana
16 urtetik gorakoak:
"Kerejetar'tar Anjelitaren itzian". Iñigo Legorburu Arregi
Oinarriak
Euskaraz zein gazteleraz, honako arlo hauek izango dira:
Narratiba
Poesia
Bertsopaperak

Lehiakide bakoitzak, gehienez ere, bi lan aurkez ditzake hizkuntza eta arlo bakoitzeko; gaia librea izango da.

Lanak eskuan ekarri nahiz postaz bidal daitezke, 2019ko urriaren 4an 20:00ak baino lehen, honako helbide hauetara: Ohiko korreoa:
Aizpurunea kultur etxea.-Iparragirre Saria 2019.-Jauregi kalea, 19.-20700 URRETXU
Zelai Arizti kultur etxea.-Iparragirre Saria 2019.-Legazpi kalea, 7.-20700 -ZUMARRAGA
Posta bulegoko zigiluan lehen aipatutako edo lehenagoko data daramaten lan guztiak onartuko dira.

Lanek inoiz argitaratu gabeak, beste lehiaketaren batean saritu gabeak edo saritutako lanen bati aldaketarik egin gabekoak izan beharko dute; hiru kopia aurkeztu beharko dira, idazmakinaz edo ordenagailuz, bi espaziotan eta folio edo DIN A-4 neurrian, alde batetik bakarrik idatzita.

Lanen luzera:
Narratiba: 6 eta 12 orri artekoa.
Poesia: 200 lerrotik gora.
Bertsopaperak:
16 urte arte, gutxienez 6 bertso eta gehienez 10
16 urtetikgora, gutxienez 8 bertso eta gehienez 12
Oharra: sorta zein doinutan eginden garbi adierazi.

Egilea nor den adieraz dezakeen inolako daturik gabe aurkeztuko dira lanak. Lanarekin batera kartazal itxi batean lehiakidearen datu pertsonalak, N.A.Naren fotokopia, telefonoa eta helbide elektronikoa adieraziko dira. Kartazalaren gainean eta lanaren hasieran izenburua jarriko da.
Hizkuntza eta arlo bakoitzean sari bakarra izango da:
Bertsopaperak, 2 maila:
16 urte arte, 150 €
16 urtetik gora, 650 €

Kulturan gaitua den epaimahai batek erabakiko du lan sarituak zeintzuk diren.
Epaimahaiak sariak eman gabe utz ditzake, aurkeztutako lanek gutxieneko kalitaterik ez dutela irizten badio.
Erakunde antolatzaileek, saritutako lanak argitaratu egingo dituzte liburu formatuan, edizio komertzial batean, ISBN erregistroarekin, bakarka edo liburu batean bilduta. Saritutako egileek erakunde antolatzaileei uzten dizkiete lehen edizioaren eskubideak. Saritutako egileek beraien lana agertzen den liburuaren 20na ale jasoko dituzte.
Epaimahaiaren erabakia eta sari banaketaren data eta lekua, bi udaletako web orrialdeetan azalduko da 2019ko abenduan.
www.zumarraga.eus
www.urretxu.eus
Baldintza hauetan zalantzarik balego, hautaketa egin duen epaimahaiaren iritzia izango da nagusi, eta horren erabakia apelaezina izango da.

Argitaratu gabeko lanen babeserako, epaimahaiaren erabakia argitaratzen denean, saritu gabeko lanak deuseztu egingo dira.
Informazioa gehitu

Guri buruz
Non gauden
Zerbitzuak
Informazio eskaera
Bilaketak nola egin