Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Zapirain Anaiak Bertso-Paper Lehiaketa (31. 2019. Errenteria)
Oinarrizko informazioa
- Ekitaldi mota
- Lehiaketa
- Lekua
- Errenteria
- Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
- 2019-11-30
- Hedadura lekua
- Euskal Herria
- Hedadura-mota
- Euskal Herri mailakoa
Parte hartzaileak
- Antolatzaileak
Errenteriako Bertso-Eskola (Xenpelar) Lau Haizetara Elkartea - Txapelduna
Albistur, Aitor
Deskribapena
- Saritutako lana
1- Aitor Albistur
2- Egoitz Zelaia- Oinarriak
- PARTE HARTZAILEAK
Lehiaketa honetan edonongo bertso-jartzaileak har lezake parte, aurten 17 urte edo gehiago baldin baditu.
EGIN BEHARREKOA
Bertso-sorta bakoitzak gutxienez 8 bertso izan ditzake eta gehienez 14. Bertsoen gaia, neurria eta doinua librea izango da. Lehiakide bakoitzak, gehienez ere, 3 bertso-sorta aukez ditzake.
EPEA ETA BALDINTZAK Lanak jasotzeko azken eguna Azaroaren 30a izango da. Bertso guztiek berriak izan behar dute, beste inon saritu edo argitaratu gabeak.
SARIAK
1. Saria: 875€ eta oroigarria
2. Saria: 500€
( Sari hauek %20ko atxikipen fiskala izango dute. Epaimahaiak sariren bat eman gabe utz lezake. )
NORA ETA NOLA HELARAZI
Bertso-sortak posta arruntez zein posta elektronikoz bidali daitezke.
. Posta arruntez:
Jatorrizko sorta eta bi kopia gutun-azal itxi batean, kanpoaldean izengoitia jarrita. Barruan, beste zorro txikiagoan, egilearen izena, helbidea eta telefono zenbakia.
Bertso-paperean ez du egilearen izenak agertu behar. Bertso-sorta bakoitza izengoitiz sinatuko da eta egilearen izen-abizenak, jajoteguna, helbidea eta telefonoa aparteko gutun-azal batean sartu beharko dira, kanpoaldean izengoitia ageri dela.
Hona hemen gure helbideak:
LAU HAIZETARA euskaldunon elkartea.
Pablo Iglesias kalea, 11
20100 Errenteria-Orereta
Errenteria-Oreretako udaletxea
Euskara Zerbitzua, Herriko plaza z/g
20100 Errenteria-Orereta
. Posta Elektronikoz:
PDF formatuko bi dokumentu bidali behar dira; Batean bertso-sorta bera eta goitizena; eta bestean, goitizena eta norberaren xehetasunak. Hona hemen gure helbide elektronikoa: bulegoa@Iauhaizetara.net
EPAIKETA ETA SARI BANAKETA
Epaimahaia antolatzaileak izendatuko du, eta bere erabakia aldaezina izango da.
Sariak abenduaren 20an banatuko dira.
Saritutako lanen jabetza antolatzailearen esku geratuko da, eta argitaratzeko eskubide osoa izango du.
Irabazleak, edo ordezkoak, bere bertsoak kantatuko ditu saria jasotzerakoan.
Faseak
- Saioak
2019-12-20 Errenteria Lehiaketa - Txapelduna
Albistur, Aitor