Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Ibon Zabala Saria (21. 2019. Errenteria)

Oinarrizko informazioa

Ekitaldi mota
Lehiaketa
Lekua
Errenteria
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2019-11-30
Hedadura lekua
Euskal Herria
Hedadura-mota
Euskal Herri mailakoa

Parte hartzaileak

Antolatzaileak
Errenteriako Bertso-Eskola (Xenpelar)
Lau Haizetara Elkartea

Deskribapena

Saritutako lana
SARITUAK:

1- Jare Antzizar Salvador
2- Noa Borras Bizarro

Oinarriak
PARTE HARTZAILEAK
Lehiaketa honetan edonongo bertso-jartzaileak har lezake parte, aurten 16 urte edo gutxiago baldin baditu.

EGIN BEHARREKOA
Bertso-sorta bakoitzak gutxienez 4 bertso izan ditzake eta gehienez 6. Bertsoen gaia, neurria eta doinua librea jzango da. Lehiakide bakoitzak, gehienez ere, 3 bertso-sorta aukez ditzake.

EPEA ETA BALDINTZAK
Lanak jasotzeko azken eguna Azaroaren 30a izango da. Bertso guztiek berriak izan behar dute, beste inon saritu edo argitaratu gabeak.

SARIAK
1. Saria: 250€ eta oroigarria
2. Saria: 150€
(Sari hauek %20ko atxikipen fiskala izango dute. Epaimahaiak sariren bat eman gabe utz lezake. )

NORA ETA NOLA HELARAZI
Bertso-sortak posta arruntez zein posta elektronikoz bidali daitezke.

. Posta arruntez:
Jatorrizko sorta eta bi kopia gutun-azal itxi batean, kanpoaldean izengoitia jarrita. Barruan, beste zorro txikiagoan, egilearen izena, helbidea eta telefono zenbakia.
Bertso-paperean ez du egilearen izenak agertu behar. Bertso-sorta bakoitza izengoitiz sinatuko da eta egilearen izen-abizenak, jaioteguna, helbidea eta telefonoa aparteko gutun-azal batean sartu beharko dira, kanpoaldean izengoitia ageri dela.
Hona hemen gure helbideak:

LAU HAIZETARA euskaldunon elkartea.
Pablo lglesias kalea, 11
20100 Errenteria-Orereta

Errenteria-Oreretako udaletxea
Euskara Zerbitzua, Herriko plaza zjg
20100 Errenteria-Orereta

. Posta Elektronikoz:
PDF formatuko bi dokumentu bidalj behar dira; Batean bertso-sorta bera eta goitizena; eta bestean, goitizena eta norberaren xehetasunak. Hona hemen gure helbide elektronikoa: bulegoa@Iauhaizetara.net.

EPAIKETA ETA SARI BANAKETA
Epaimahaia antolatzaileak izendatuko du, eta bere erabakia aldaezina izango da.
Sariak abenduaren 20an banatuko dira.
Saritutako lanen jabetza antolatzailearen esku geratuko da, eta argitaratzeko eskubide osoa izango du.
Irabazleak, edo ordezkoak, bere bertsoak kantatuko ditu saria jasotzerakoan.
Informazioa gehitu

Guri buruz
Non gauden
Zerbitzuak
Informazio eskaera
Bilaketak nola egin