Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Adin-adin (6. 2019)

Oinarrizko informazioa

Ekitaldi mota
Egitasmoa
Hedadura lekua
Gipuzkoa
Hedadura-mota
Herrialde mailakoa

Parte hartzaileak

Antolatzaileak
Gipuzkoako Foru Aldundia
Lanku

Deskribapena

Oinarriak
Bertsoa ardatz eta adineko pertsonen gaitasuna sustatzea helburu dutela, ‘Adin-adin’ bertso saioek zabaltze bidea hartu dute aurten, Gipuzkoako 16 egoitzetara iritsiz.

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Lankuk elkarlanean garatutako ‘Adin-adin’ proiektuaren bosgarren edizioan, Gipuzkoako adineko pertsonentzako 16 egoitzetara iritsiko dira bertso saioak, egoitzetan bizi diren adinekoen bizi kalitatea hobetu asmoz eta bertsoaren bidez adineko pertsonen gaitasuna sustatuz. Aurtengo edizioan 16 saio burutuko dira guztira Gipuzkoako udalerri ezberdinetan, Azkoitiako San Jose egoitzan bihar hasi eta abenduaren 3ra bitartean. Egoitza bakoitzera bi bertsolari gerturatuko dira, ahal den guztietan eskualdekoak, bi belaunaldi ezberdinetakoak, eta gizonezko bat eta emakumezko bat.

Urtez urte proiektua haziz doa eta azken lau urteetako balorazio positiboak oinarri harturik, aurten bi erresidentzia gehiagotara iritsiko da ‘Adin-adin’. Emozioetara iristen den tresna da bertsoa, eta horregatik, bertso-saioak metodologia bereziarekin lantzen dira. Aurrez zahar etxeetako dinamizatzaile eta animatzaileek lanketa berezi bat egiten dute bertso zahar eta kantu herrikoien inguruan egoiliarrekin, horrela bertsolariak doazenerako parte-hartzea aktibatzeko.

Proiektu honen bidez, euskal kulturaren adierazpide nagusienetakoa den bertsolaritza zahar etxeetara iritsarazten da, ahozkotasunak duen potentzial osoarekin, terapeutikoki zein ludikoki. Gakoa adineko pertsonen parte-hartzea bultzatzean eta euren arteko harremana hobetzean dago. Musikak eta bertsoek memoria lantzea ahalbidetzen die adineko pertsonei; iraganeko oroitzapenak eta bizipenak berpizten zaizkie, eta horrek sortzen duen eragin positiboa balioetsi da.
Informazioa gehitu

Guri buruz
Non gauden
Zerbitzuak
Informazio eskaera
Bilaketak nola egin