Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Bertso-paper Lehiaketa (22. 2020. Mungia)
Oinarrizko informazioa
- Ekitaldi mota
- Lehiaketa
- Lekua
- Mungia
- Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
- 2019-12-31
- Hedadura-mota
- Euskal Herri mailakoa
Ikusi 2768_aldizkakoa_file_eskuorria.jpg
Parte hartzaileak
- Antolatzaileak
Mungiako Bertso-Eskola (Taket)
Deskribapena
- Oinarriak
- 1. PARTE HARTZAILEAK
- Hiru multzotan banatuko dira parte hartzaileak:
>> Gazteak (18 urtera artekoak)
>> Eskualdeko eskoletako ikasleak (5. eta 6. maila)
>> Helduak (18 urte edo gehiagokoak)
2. EGIN BEHARREKO LANA
- Gazteak: gitxienez sei bertso eta gehienez zortzi.
- Eskualdeko eskoletako ikasleak: gitxienez bi bertso eta gehienez lau.
- Helduak: gitxienez zortzi bertso eta gehienez hamabi.
Guztientzat:
- Gaia eta neurriak libreak.
- Betsoak barriak izen behar dabe, hau da, inon argitaratu eta aurkeztu bakoak.
- Parte hartzaile bakotxak bi bertso-sorta bialdu leikez.
3. LANAK BIALTZEKO EPEA ETA BALDINTZAK
- Lanak jasoteko azken eguna 2019ko abenduaren 31 izango da.
- Bertso-sortak e-postaz bialdu behar dira.
4. NORA ETA ZELAN BIALDU
- Dokumentu bi bialduko dira word formatuan.
- Lehenengoan bertso-sortea eta ezizena agertu beharko irda, eta bigarrenean egilearen datuak.
- taketba@gmail.com helbidera bidalduterakoan e-mailaren izenburuan egilearen atala (gazteak/helduak) eta ezizena adieraziko dira.
5. SARIAK
Sariak atalka banatuko dira
- Gazteentzat:
1. saria: 150 euro eta taketa.
2. saria: 100 euro eta oroigarria.
3. saria: 75 euro eta origarria.
Sari berezia egongo da Mungiako bertso-sortarik onenarentzat.
- Helduentzat:
1. saria: 300 euro eta taketa.
2. saria: 200 euro eta oroigarria.
3. saria: 100 euro eta oroigarria.
6. SARI BANAKETEA
Sariak 2020ko urtarrilaren 19an, eguerdiko 13:00etan Mungiako Pizkunde Etorbidean egingo den bertso saioan banatuko dira.
7. EPAIA
- Epai-mahaia Taket Bertsolaritza Alkarteak izendatuko dau.
- Epai-mahaiaren erabagiak aldaezinak izango dira.
- Epai-mahaiak, hala erabai ezkero, sariren bat emon barik itxi leike, baita aitamen bereziren bat emon be.