Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Koldo Eleizalde Literatura Lehiaketa (35. 2020. Bergara)
Oinarrizko informazioa
- Ekitaldi mota
- Lehiaketa
- Lekua
- Bergara
- Hasiera data
- 2020-01-31
- Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
- 2020-04-24
- Hedadura lekua
- Bergara
- Hedadura-mota
- Herri mailakoa
- Webgunea
- http://www.bergarakoeuskara.eus/koldo-eleizalde-lehiaketan-parte-hartzeko-orria
Ikusi 2788_aldizkakoa_file_eskuorria.pdf Ikusi 2788_aldizkakoa_file_eskuorria1.pdf
Parte hartzaileak
- Antolatzaileak
Bergarako Udala. Euskara
Deskribapena
- Saritutako lana
- Bertsoa
1 kategoria: "Sare sozialak" - Aranzadi-LH 5Bko ikasleak
1 kategoria: "Maitasuna" - Aranzadi-LH 5Bko ikasleak
3-1 kategoria: "Normaltasun berria" - Joanes Plazaola
3-2 kategoria: "Koronabirua" - Jon Altuna - Oinarriak
- BERTSO EDO KOPLAK
Azalpena: Bertsotzat hartzen dugu hemen gutxienez 4 oin dituena eta koplatzat gutxienez 2 dituena.
Gaia, neurria eta doinua libre izango dira hiru kategorietan.
Lanek orijinalak eta inoiz saritu eta argitaratu gabeak izan beharko dute.
Hiru talde izango dira jaioturtearen arabera eta bertso-kopurua eta sariak hauek izango dira:
Kategoria Jaioturtea Gutxieneko luzera 1. saria 2. saria
1 2006ean edo ondoren 2 bertso edo 4 kopla Ez da, berez, 1. eta 2. saririk bereiziko. Oparigaiz osatutako bi sari emango dira.
2 2002-2003-2004-2005 3 bertso edo 6 kopla 80 €ko bonoa 50 €ko bonoa
3 2001 edo aurretik 6 bertso edo 10 kopla 150 €ko bonoa 80 €ko bonoa
Bertso edo koplak bi eratara aurkeztu ahal izango dira:
- Kantatuta, entzutezko artxibo digitalean, MP3 formatuan, www.bergarakoeuskara.eus webgunean horretarako gertatutako formularioa erabiliaz. Formularioaren helbide zehatza: http://www.bergarakoeuskara.eus/koldo-eleizalde-lehiaketan-parte-hartzeko-orria .
- Idatziz, paperean, oinarri hauen 3.1. puntuan adierazten den moduan.
Egile bakoitzak nahi adina lan aurkeztu ahal izango ditu.