Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

BBK Sariketa (28. 2020)

Oinarrizko informazioa

Ekitaldi mota
Sariketa
Lekua
Bizkaia
Hasiera data
2020-03-03
Bukaera data
2020-12-02
Hedadura lekua
Bizkaia
Hedadura-mota
Herrialde mailakoa

Deskribapena

Oinarriak
Bertsolari Gazteen BBK Sariketea taldekako txapelketa da, eta talde bakoitzean, gutxienez, sei kidek kantatuko dute, bi multzotan:

A mailan: 18 urtera arteko hiru bertsolari
B mailan: 19 urtetik 25 urtera arteko hiru bertsolari

Aurten ere, azken urteetan moduan sei bertsolariko zortzi taldek hartuko dute parte, eta beraz, 60 bertsolari inguru arituko dira kantuan. Eskualde bakoitzak talde bat osatuko du, hurrengoak izango dira: Arratia, Busturialdea, Durangaldea, Enkarterri/Ezkerraldea, Hego Uribe, Lea-Artibai, Uribe-Butroe, eta Uribe-Kosta.

Bertsolari Gazteen BBK sariketaren ezaugarri nagusienetako bat taldeka jokatzen dela da. Hau da, taldekideen lana talde moduan baloratzen da eta saio bakoitzean puntu gehien batzen dituen taldeak egiten du aurrera.

Kanporaketa bakoitzeko talde irabazlea finalaurrekoetara sailkatzen da, eta finalaurreko bakoitzeko irabazlea finalera.


**Martxoan egitekoa zen BBK Sariketaren finala, baina etxeratze aginduagatik bertan behera geratu zen. Egin gabe geratu ziren finalaurrekoak eta finala eta zuzenean finala egingo dela adostu da.

FINALA
Busturialdea: Iker Uriarte, Asier Galarza eta Koldo Gezuraga.
Durangaldea: Iruri Altzerreka, Ander Elorriaga eta Bittor Altube.
Hego Uribe: Maider Altuna, Maite Sarasola eta Unai Foruria
Lea-Artibai: Sara Asenjo, Nahia Ibarzabal eta Koldo Muñiz.

Bestalde, aurten lehenengoz, finaleko kantaera onenaren saria egon da eta Iruri Altzerrekak jasoko du.
Informazioa gehitu

Guri buruz
Non gauden
Zerbitzuak
Informazio eskaera
Bilaketak nola egin