Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

"Etxean koronabirusagatik" bertso-paper lehiaketa (2020. Amurrio)

Oinarrizko informazioa

Ekitaldi mota
Lehiaketa
Lekua
Amurrio
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2020-04-29
Hedadura lekua
Amurrio
Hedadura-mota
Herri mailakoa
Webgunea
https://www.hauxeda.com/amurrioko-udalak-abran-jarra-du-etxean-koronabirusagatik-programa/?lang=eu

Parte hartzaileak

Antolatzaileak
Amurrioko Udala

Deskribapena

Oinarriak
Amurrioko Udalak abian jarri du “Etxean koronabirusagatik ” programa, Amurrioko bizilagunak konfinamenduan bizitzen ari diren esperientziak partekatzeko. Esperientzia horiek marrazki, mikrorkontaketa edo olerki eta bertso batean islatu ahal izango dira.

Bertsoen atalean, 7 urtetik gorakoei zuzendutako daude eta euskaraz izango dira. Audio formatuan, gehienez 5 minutukoa, edo testu-formatuan bidali ahal izango dira, 3 bertso, doinu eta neurri librekoak, aukeratutako doinua edo melodia adierazi beharko da. Kategoria honetan 5 adin tarte bereizten dira: 7 eta 9 urte bitartekoak (2011-2013. urteetan jaiotakoak); 10 eta 12 urte bitartekoak (2008-2010. urteetan jaiotakoak); 13 eta 15 urte bitartekoak (2005-2007. urteetan jaiotakoak); 16 eta 18 urte bitartekoak (2002-2004. urteetan jaiotakoak); eta 18 urtetik gorakoak (2002 baino lehen jaiotakoak).

Parte-hartzaileek apirilaren 29ra arte, 14:00ak baino lehen, bidali beharko dituzte proposamenak partehartzea@amurrio.eus helbide elektronikora idatzita edo 605715240 whatsApp bidez, izen-abizenak, adina eta harremanetarako telefonoa adierazita. Pertsona bakoitzak ezingo du lan bat baino gehiago aurkeztu modalitate berean.

Kategoria bakoitzeko 3 onenak udalaren webgunean eta sare sozialetan eta Hauxe Da webgunean argitaratuko dira, eta 100 €, 75 € eta 50 €-ko txartelak lortuko dituzte 2020an zehar Amurrioko merkataritzan eta ostalaritzan gastatzeko 2020an zehar.
Informazioa gehitu

Guri buruz
Non gauden
Zerbitzuak
Informazio eskaera
Bilaketak nola egin