Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Barrutik Literatur Lehiaketa (2020. Zumaia)

Oinarrizko informazioa

Ekitaldi mota
Lehiaketa
Lekua
Zumaia
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2020-04-26
Hedadura lekua
Zumaia
Hedadura-mota
Herri mailakoa
Webgunea
https://zumaia.eus/eu/albisteak/literaturaren-txanda-iritsi-da-barrutik-kultur-ekimenean
Ikusi 2821_aldizkakoa_file_eskuorria.pdf

Parte hartzaileak

Antolatzaileak
Gertu Merkatari Elkartea
Zumaiako Udala. Euskara

Deskribapena

Saritutako lana
Peru Manex eta Lur Calvo Etxabe
Oinarriak
Zumaiako Udaleko Euskara zerbitzuak eta Gertu merkatari elkarteak elkarrekin antolatutako ekimen honetan ipuin, olerki edo bertso sorta bat idatzi eta Udaleko Euskara zerbitzura (euskara@zumaia.eus) bidaltzeko gonbidapena egin diete zumaiarrei. Lan guztiak zumaia.eus webgunean eta Udalaren sare sozialetan argitaratuko dituzte, herritar guztiek literaturaz gozatu dezaten. Apirilaren 26ra bitartean argitaratutako lan guztien artean bi sari zozkatuko dituzte.

Hona hemen egitasmoaren ezaugarriak:

Gaia: librea
Euskarazko lanak izango dira
Gehienez ere bi orrialdeko luzera izango dute lanek, edozein modalitatetan (ipuinak, olerkiak, bertsoak...)
Derrigorrezkoa izango da “Barrutik” hitza azaltzea lanean
Nori zuzendua: edozein zumaiar aurkez daiteke

Bi sari zozkatuko dira adinaren arabera:

16 urte bitarteko gazteentzat: GERTU elkarteko dendetako bale bat
16 urtetik gorakoentzat: GERTU elkarteko jatetxe batean afaria

Aurkezteko epea eta bidea:

2020ko apirilaren 15tik 26ra bitartean
Emailez euskara@zumaia.eus helbidera
Parte hartzaile bakoitzak gehienez 3 lan aurkeztu ahal izango ditu.
Lanarekin batera egilearen izen-abizenak eta adina bidali beharko dira.
Lanak egunean behin argitaratuko dira, (aurkeztu ahala argitaratzen joango dira egunero).
Informazioa gehitu

Guri buruz
Non gauden
Zerbitzuak
Informazio eskaera
Bilaketak nola egin