Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Pello Mari Otaño Bertsopaper Lehiaketa (7. 2020. Zizurkil)

Oinarrizko informazioa

Ekitaldi mota
Lehiaketa
Lekua
Zizurkil
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2020-10-11
Hedadura lekua
Euskal Herria
Hedadura-mota
Euskal Herri mailakoa
Webgunea
https://hernandorena.eus/pmotano/bertsopaperak/7-2020
Ikusi 2875_aldizkakoa_file_eskuorria.pdf

Parte hartzaileak

Antolatzaileak
Harituz Bertsozale Elkartea
Teodoro Hernandorena Kultur Elkartea

Deskribapena

Oinarriak
Zizurkilgo Hernandorena Kultur Elkarteak VII. PELLO MARI OTAÑO BERTSO-PAPER LEHIAKETA antolatzea erabaki du Harituz Tolosaldeko Bertsozaleen Elkargunearekin lankidetzan, Pello Mari Otaño bertsolari zizurkildarra omendu eta bertso-paperen adierazpideari keinu bat egin asmoz.

>> ANTOLAKETA
Lehiaketa lau mailatan bereizita dago:
1.- Gelen arteko maila: Lehen Hezkuntzako ikastaldeentzat.
2.- Gaztetxoen maila: 2005 urtean edo geroztik jaiotakoentzat.
3.- Gazteen maila: 2004 eta 2002 urteen artean jaiotakoentzat (biak barne).
4.- Helduen maila: 2001 urtean edo aurretik jaiotakoentzat.

>> LANAK
1.- Gelen arteko mailan, Tolosaldeko ikastetxeetako gela bakoitzak nahi adina bertso-paper bidal ditzake. Bertso-paper bakoitzeko hiru bertso edo sei kopla idatzi beharko dira, aukeran.

2.- Gaztetxoen mailan, parte hartzaileek nahi adina bertso-paper bidal ditzake. Bertso-paper bakoitzeko hiru bertso edo sei kopla idatzi beharko dira, aukeran.

3.- Gazteen mailan, parte hartzaileek nahi adina bertso-paper bidal ditzake. Bertso-paper bakoitzeko, gutxienez, sei bertso idatzi beharko dira.

4.- Helduen mailan, parte hartzaile bakoitzak nahi adina bertso-paper bidal ditzake. Bertso-paper bakoitzeko, gutxienez, zortzi bertso idatzi beharko dira.

>> GAIA
Maila guztietan gaia, neurria eta doinua libreak izango dira, bakoitzaren aukerakoak. Bertso guztiek euskaraz idatzita egon beharko dute, Euskal Herriaz kanpotik bidalitakoek barne.

>> LANAK AURKEZTEKO MODUA ETA EPEA
Bertso-paperak emailez soilik aurkeztu ahal izango dira lehiaketara. Horretarako, helbide elektroniko honetara bidali beharko dira urriaren 11 baino lehen: info@hernandorena.eus

Bertso-sortak aurkezteko garaian, bi dokumentu bidali beharko dira:
1.- Bertso-sorta. Dokumentuaren izena bertso-sortaren izenburua izango da eta parentesi artean, egilearen izengoitia idatzi beharko da. Adibidez: Gure katuaren festa (Mendigoizale).

2.- Izen-emate orria, osatuta. Dokumentuaren izena egilearen izengoitia izango da. (Izen-emate orria aurrez deskargatu).
Adibidez: Mendigoizale

>> SARIAK

1.- Gelen arteko mailan:
1. saria: Gustuko bertsolariaren bisita eskolara.
2. saria: Bertso-saio partizipatiboa, eskualdeko bi bertsolarien eskutik.

2.- Gaztetxoen mailan:
1. saria: 100€
2. saria: 75€

3.- Gazteen mailan:
1. saria: 250€
2. saria: 125€

4.- Helduen mailan:
1. saria: 500€
2. saria: 250€

>> EPAIA ETA SARI-BANAKETA
Epaimahai lanak HARITUZ TOLOSALDEKO BERTSOZALE ELKARTEAK egingo ditu. Epaimahaiak horrela erabakiko balu, sariren bat hutsik gera daiteke. Epaimahaiaren erabakiak aldaezinak izango dira.
Hernandorena K.E.ak 2020ko azaroaren 9an jakitera emango ditu epaimahaiak izendatu dituen irabazleak. Sari banaketa 2020ko abenduaren 4an egingo da Zizurkilgo Herrigunean, osasun-egoeraren baitan zehaztuko den toki eta ordutan.

>> LANEN JABETZA
Lan sarituen jabetza antolatzaileen esku geratuko da. Hernandorena K.E.ak eskubide osoa izango du lan horiek argitaratzeko. Lan saritu baten egileak bere bertsoak argitaratu nahiko balitu, Hernandorena K.E.aren baimena beharko du.

>> GARRANTZITSUA
Informazio guztia https://hernandorena.eus/pmotano/bertsopaperak gunean aurki daiteke. Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri guztiak onartu direla esan nahi du. Argibideetarako: 656 743 741 edo info@hernandorena.eus


Informazioa gehitu

Guri buruz
Non gauden
Zerbitzuak
Informazio eskaera
Bilaketak nola egin