Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Orribakar Literatura Lehiaketa (7. 2020. Lezo)

Oinarrizko informazioa

Ekitaldi mota
Lehiaketa
Lekua
Lezo
Hasiera data
2020-09-01
Bukaera data
2020-12-11
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2020-11-20
Hedadura lekua
Lezo
Hedadura-mota
Herri mailakoa
Webgunea
https://www.lezo.eus/eu/vii-orribakar-literatur-lehiaketa-2020

Parte hartzaileak

Antolatzaileak
Lezoko Udal Liburutegia (Andreone)

Deskribapena

Saritutako lana
Partaidetza (lanak): 1 / 13 / 9 / 51 / 31 (105)

Saritutako lanak (denak, arloa zehaztu gabe):

- (6-7 urte) Aketi Arrastua Susperregi: “Joxe eta behia”

- (8-9 urte) Ane Askasibar Lopetegi: “Perretxiko magikoak”

- (8-9 urte) Uxuri Urkizu Salaberria: “Pultsera magikoa"

- (10-11 urte) Hegoa Illarreta Beñaran: “Afrikako hodeiak”

- (10-11 urte) Jimena Olmos Altube: “Bakarrik”

- (12-13 urte) Ibon Arribas Alvarez de Eulate: “Margolaria”

- (12-13 urte) Aitana Huici Moran: “Mundua salbatu zuten haziak”

- (12-13 urte) Ane Jaunarena Cereijo: “Bizi ala iraun”

- (14-15 urte) Naroa Jimenez Mouriño: “Ez gara mutu geratuko”

- (14-15 urte) Naia Malmierca Silván: “Haizeak eramaten nauen tokira”
Oinarriak

1. Partehartzaileak. Lezoko biztanleak edo Lezoko udal liburutegiko bazkideak:

"A" maila: 6 eta 7 urtekoak.
"B" maila: 8 eta 9 urtekoak.
"D" maila: 10 eta 11 urtekoak.
"E" maila: 12 eta 13 urtekoak.
“F” maila: 14 eta 15 urtekoak.

2. Idazlanak. Euskarazkoak. Edozein genero literariokoak: bertsogintza, olerkigintza, ipuingintza, kazetaritza, komikigintza… Gai librekoak. Inoiz argitara gabeak. Eta orrialde bakarrekoak (lerro kopuru librea).

3. Aurkezpenerako baldintzak. Lana orri bakar batean aurkeztuko da. Orriaren goiko aldean izenburua idatziko da. Lan bakoitzeko gutunazal itxi bat aurkeztuko da (gutunazalaren kanpoko aldean: lanaren izenburua eta egilearen adina / eta barruko aldean: helbidea, telefonoa eta izen-abizenak). Lana kanpoan joango da, eta gutunazala lanari grapaz josita. (Ikastetxearen izena dakarren lanik ez da onartuko.)

4. Aurkezpenerako epea eta helbidea. 2020ko irailaren 1etik azaroaren 20ra (biak barne). Lezoko udal liburutegia.

5. Epaimahaia. Antolatzaileek izendatua. Epaia apelaezina. Gerta liteke sarietakoren bat eman gabe uztea, aurkeztutako lanek behar adinako maila ez izateagatik. Epaiaren berri Lezoko udal liburutegiko blogean emango da.

6. Sariak. Hamar sari (maila bakoitzeko bi). Liburuak erosteko 100 euroko hamar bale.

7. Sariak ematea. 2020ko abenduaren 11n, arratsaldeko 7:00etan, Lezoko udal liburutegian.

8. Lanak berreskuratzeko epea. 2021eko urtarrilaren 31 bitartean, Lezoko udal liburutegian. Jaso gabeko lanak suntsitu egingo dira.

9. Oinarrien onarpena. Lehiaketan parte hartzeak oinarri guzti hauek onartzen direla esan nahi du.
Informazioa gehitu

Guri buruz
Non gauden
Zerbitzuak
Informazio eskaera
Bilaketak nola egin