Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Arrasate Bertso-Paper Lehiaketa (34. 2021. Arrasate)
Oinarrizko informazioa
- Ekitaldi mota
- Lehiaketa
- Lekua
- Arrasate
- Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
- 2021-04-25
- Hedadura lekua
- Debagoiena
- Hedadura-mota
- Eskualde mailakoa
- Webgunea
- https://arrasateliteraturlehiaketak.wordpress.com/
Parte hartzaileak
- Antolatzaileak
- AED Kultur Elkartea 
Deskribapena
- Oinarriak
- OINARRI OROKORRAK
 Lehiaketa hauetan Debagoienean bizi edota ikasten duten gazteek parte har dezakete, LH 5. mailatik Batxilergoko 2. mailara arte.
 Soilik euskarazko lanak eta inoiz saritu edota argitaratu gabekoak aurkez daitezke.
 Parte hartzaile bakoitzak nahi beste lan aurkez dezake.
 Idazlanak tarte bikoitzez eta ordenagailuz idatzita aurkeztu behar dira. Ilustrazioak eta komikiak, berriz, A4 neurrian eginda.
 Lanak POSTA ELEKTRONIKOZ BIDALI behar dira helbide honetara: aed@aedelkartea.eus.
 Ilustrazioak eta komikiak eskaneatuta bidali behar dira.
 Bi dokumentu bidali behar dira mezura atxikita, lehiaketa guztietan:
 -Dokumentu batean, aurkeztutako lana joango da, lelo batez sinatuta eta egilearen izenik gabe.
 -Bestean, berriz, egilearen datu hauek zehaztuko dira:
 Idazlanari jarri zaion leloa
 Egilearen izen-abizenak (egileak bat baino gehiago badira, guztienak aipatu)
 Jaiotze-data
 Ikasturte honetan zein mailatan dabilen
 Etxeko helbidea
 Posta elektronikoa
 Telefono zenbakia
 Lanak aurkezteko epea 2021eko apirilaren 25ean bukatuko da.
 Epaimahaia AED elkarteak aukeratutako pertsonek osatuko dute.
 Finalisten zerrenda 2021eko maiatzaren 21ean kaleratuko dute antolatzaileek.
 Behin betiko irabazleen izenak 2021ko maiatzaren 27an egingo den sari-banaketa ekitaldian jakinaraziko dira.
 Aurkeztutako lanek gutxieneko kalitaterik ez balute, sariak hutsik uzteko erabakia har dezake epaimahaiak.
 BERTSOPAPERAK
 Idatz itzazu zure BERTSOAK hurrengo gaia erabiliz:
 “LAGUNIK ONENA”
 Egin beharrekoa:
 - LH5-LH6: Bi bertso
 - DBH1-DBH2: Hiru bertso
 Sariak:
 - LH5-LH6
 1. saria: 100 €
 2. saria: Oparia
 - DBH1-DBH2
 1. saria: 150 €
 2. saria: Oparia
