Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Bertsoa Bizi Gazte bideoklip lehiaketa (5. 2021)

Oinarrizko informazioa

Ekitaldi mota
Lehiaketa
Bukaera data
2021-05-15
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2021-05-07
Hedadura lekua
Araba
Hedadura-mota
Herrialde mailakoa
Webgunea
https://euskaraba.eus/nibanaxarabakoa/

Parte hartzaileak

Antolatzaileak
Arabako Bertsozale Elkartea
Arabako Foru Aldundia

Deskribapena

Oinarriak
2021eko BBG lehiaketa

BBG lehiaketa Arabako Bertsozale Elkarteak antolatzen du Arabako Foru Aldundiaren laguntzarekin. Arabako gazteen euskarazko sorkuntza bultzatzea du xede lehiaketak eta taldeka aurkeztu beharko dituzte euren ekoizpenak (3-8 lagun). Gaiaren aukeraketa talde bakoitzaren esku egongo da eta bertso musikatu, abestiei letrak aldatu edo RAP moldeetan eta euskara hutsean egin beharko dute lana.

1. Taldeka aurkeztuko dira bideo klip eta zuzeneko lanak, gutxienez 3 lagun eta gehienez 8 lagunez osatuak.

2. Elkarri mokokaren kasuan 3-4 pertsonako taldeak izango dira.

3. 14-18 urte bitarteko arabar gazteei zuzendua dago lehiaketa.

4. Bideoklipak edo zuzenekoak 2-3 minutuko iraupena izan beharko du gehienez eta bere osotasunean euskaraz sorturiko ekoizpen originala behar du izan. Bertan, bertsoak musikaz lagundurik edo musikarik gabe abestuko dira, nahiz rap moldean...

5. Bideo klipak aurkezteko epea, maiatzak 7an amaituko da. Bi aukera lituzke parte-hartzaileak ekoizpen lanak bidaltzeko:
-Idatzi honako helbidera sarera igo ahal izateko: bertsoabizi@gmail.com
-Bidali posta bidez: Amaia Zentroa Benito Perez Galdos Z/G 01002 Araba

6. Elkarri mokoka bideo motz lehiaketan parte hartzen dutenek, 2 edo 4 bertso koplaz edo 2 edo 4 lerroz osatutako 2 rap-ez osatutako bideo laburrak egin beharko dituzte umoretik ekarritako eztabaida bat irudikatuz.

7. Bideo laburrak Maiatzaren 7a baino lehenbertsoabizi@gmail.com era bidali beharko dira sarera igo ahal izateko.

8. Parte-hartzaileek bideo lanaz gain honako datuak bidali beharko dituzte: parte-hartzaileen izen abizenak, adina, herria, harremanetarako telefono zenbakia, posta elektronikoa eta gurasoen baimena.

9. Bideo klip lanak maiatzaren 7rako https://www.nibanaxarabakoa.eus/ web gunean eskegiko dira, haiek ikusi eta bozkatu ahal izateko, maiatzaren 15era bitartean.

10. Honakoak dira taldeen artean banatuko diren sariak, guztientzat sari bera izango da, irailaren 3, 4 eta 5an asteburuko egonaldia Manurgan. Bertan, mendia, euskara eta sormena ardatz asteburu pareabeaz gozatzeko aukera izango dute Gorbeiako inguruetan.

- Bideoklip onenari saria.
- Ni banax arabakoa saria (webgunean bozka moduan emango dena).
- Zuzeneko onenari saria.
- Elkarri mokoka saria.

Parte-hartzaile guztiek sari bana jasotzeaz gain, egun osoko jaia izango dute opari.

11. Bideoklip-ak epaimahai independente batek epaituko ditu. Epaimahaia bideogintzan, bertsoan eta musikan adituak direnek osatuko dute.

12. Sariak maiatzaren 15ean emango dira Agurainen antolatu dugun "Bertsoa Bizi Gazte" egunaren baitan, eta ezinbestekoa izango da saridunak bertan izatea.

13. Parte-hartzaile guztiek guraso edo tutorearen baimen sinatua behar dute izan. Honetarako, https://www.nibanaxarabakoa.eus/ webgunean dagoen dokumentua bete eta bidali beharko da postaz honako helbidera: Amaia Zentroa, Benito Perez Galdos Z/G, 01002 Araba.

14. Lehiaketan parte hartzeak arau hauek onartzea dakar. Antolakuntzak eskubidea izango du jasoko diren bideoak interneten eskegi eta zabaltzeko, eta baita beste hedabideetan zabaltzeko ere.

15. Antolakuntzak bere esku izango du elementu iraingarriak dauzkaten bideoak lehiaketatik kanpo uzteko aukera.

Tutorearen baimena
Lehiaketan parte hartzeko, ezinbestekoa da guraso edo tutorearen baimena beteta eta sinatuta bidaltzea. Nibanaxarabakoa.eus webgunean duzue eskuragai.
Informazioa gehitu

Guri buruz
Non gauden
Zerbitzuak
Informazio eskaera
Bilaketak nola egin