Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Altzako Bertso-Paper Lehiaketa (11. 2021. Donostia)

Oinarrizko informazioa

Ekitaldi mota
Lehiaketa
Lekua
Altza
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2021-05-14
Hedadura lekua
Euskal Herria
Hedadura-mota
Euskal Herri mailakoa
Webgunea
http://www.bizarrain.eus/wp-content/uploads/2021/04/XI.-BERTSOPAPER-LEHIAKETA-Baldintzak.pdf

Parte hartzaileak

Antolatzaileak
Bizarrain Euskara Elkartea

Deskribapena

Oinarriak

OINARRIAK

1.Partehartzaileak.

Bertsopaper lehiaketa 18 urte edo gehiagoko helduei zuzendua izango da.

2.Sariak.

-Lehiaketako irabazleak 200€ eta Altzako baserrietako produktuez osatutako otarra jasoko du.
-Altzako onenarentzat: Antton Mendizabalek egindako “Lau Haizetara” oroigarria eta Altzako baserrietako produktuez osaturiko otarra jasoko du.

3.Eginbeharra.

a) Bertsoak gai eta doinu librean jarriko dira.
b) Bertso sorta bakoitzak gutxienez 3 eta gehienez 8 bertso behar ditu.
c) Lanek orijinalak, aurrez saritu gabeak, argitaratu gabeak eta euskaraz sortuak izan behar dute.
d) Ezinbestekoa da bertso-sortaren doinuaren izena argi adieraztea.
e) Bertsopaperak ordenagailuz idatzirik aurkeztuko dira.
f) Lanak bakarkakoak izango dira.

4.Lanak aurkezteko modua.

Lan guztiak posta elektroniko bidez bidaliko dira goitizen batez izenpetuta bizarrain@altza.net helbide elektronikora.

5.Lanak aurkezteko epea.

Lanak aurkezteko epea, 2021eko maiatzaren 14era arte izango da (14a barne).

6.Epaimahaia eta epaia

a) Epaimahaiaren osaketa Altzako Bizarrain Euskara Elkarteak erabakiko du. Bertsolaritzan eta euskal kulturan nor diren bi altzatarrek eta Bizarrain Euskara Elkarteko ordezkari batek osatuko dute epaimahaia.
b) Epaia, 2021eko maiatzaren 25ean emango da ezagutzera. Eta sari banaketa, Altzako XXI. Bertso Aroko ekainak 5eko bertso saioan izango da.
c) Epaimahaiaren erabakia aldaezina izango da. Dena den, aurkeztutako lanek gutxieneko mailarik ez balute, sariak eman gabe utzi ahal izango dira.

7.Besterik.

a) Saritutako lanen jabetza Altzako Bizarrain Euskara Elkartearena izango da. Sari-ematea burutu ostean lan hauek argitaratzeko eskubidea izango dute antolatzaileek.
b) Saritu gabeko lanak jasotzeko, 2 hilabeteko epea izango dute egileek; bestela antolatzaileen esku geratuko dira.
c)Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri eta baldintza horiek guztiak onartzea adierazten du.
Informazioa gehitu

Guri buruz
Non gauden
Zerbitzuak
Informazio eskaera
Bilaketak nola egin