Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Nafarroako Bertso-Eskolen Eguna (2021. Lesaka)

Oinarrizko informazioa

Ekitaldi mota
Bertso ekitaldia
Lekua
Lesaka
Hasiera data
2021-05-29
Bukaera data
2021-05-29
Hedadura lekua
Nafarroa
Hedadura-mota
Herrialde mailakoa

Parte hartzaileak

Antolatzaileak
Nafarroako Bertsozale Elkartea

Deskribapena

Oinarriak
Bertso Eskolen Egunak, Nafarroako Bertsozale Elkarteak antolatzen dituen beste hainbat jarduerak bezalaxe -Negulekuak, topaketak...- Bertso Eskolen sarea osatzen duten gazteen arteko harremana bultzatu eta elkar ezagutza sustatzeko helburua du. Modu horretan, aisialdiari garrantzia berezia eman nahi dio Nafarroako Bertsozale Elkarteak, transmisioko beste bi erpinetan (Hezkuntza Arautuko egitasmoan eta Bertso Eskoletan) egiten den lana osatzeko balio duela ulertuta.

Nafarroa osoko 9 eta 16 urte bitarteko gazteek parte hartuko dute bertan, eta Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketak emanen dio amaiera egun osoko egitarauari.
Informazioa gehitu

Guri buruz
Non gauden
Zerbitzuak
Informazio eskaera
Bilaketak nola egin