Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Bertsolari Gazteen BBK Sariketa (29. 2021)

Oinarrizko informazioa

Ekitaldi mota
Sariketa
Hasiera data
2021-10-18
Bukaera data
2021-11-29
Hedadura lekua
Bizkaia
Hedadura-mota
Herrialde mailakoa

Parte hartzaileak

Deskribapena

Oinarriak
Bertsolari Gazteen BBK Sariketa taldekako txapelketa da, eta talde bakoitzean, gutxienez, sei kidek kantatuko dute, bi multzotan:

- A mailan: 18 urtera arteko hiru bertsolari

- B mailan: 19 urtetik 26 urtera arteko hiru bertsolari

Aurten ere, azken urteetan moduan, sei bertsolariko zortzi taldek hartuko dute parte, eta beraz, 55 bertsolari inguru arituko dira kantuan. Eskualde bakoitzak talde bat osatuko du, hurrengoak izango dira: Arratia, Busturialdea, Durangaldea, Enkarterri/Ezkerraldea, Hego Uribe, Lea-Artibai, Uribe-Butroe, eta Uribe-Kosta.

Bertsolari Gazteen BBK sariketaren ezaugarri nagusienetako bat taldeka jokatzen dela da. Hau da, taldekideen lana talde moduan baloratzen da eta saio bakoitzean puntu gehien batzen dituen taldeak egiten du aurrera.

Kanporaketa bakoitzeko talde irabazlea finalaurrekoetara sailkatzen da, eta finalaurreko bakoitzeko irabazlea finalera.

Saio guztiak eskola-ordutegian egiten dira, beraz, ikusleak ikastetxeetan bertsolaritza lantzen ari diren ikasleak izaten dira. Dena dela, saioak irekiak dira.

Talde izaera indartu eta elkarren arteko harremanak indartu guran, aurten ere, BBK Sariketako sari nagusia taldeko plan bat izango da. Finalistek garaikurrak jasoko dituzte, baina sari nagusia Txapelketan parte hartuko duten gazte guztientzako (bertsolari, gai-jartzaile eta epaile) egun osoko plana izango da.

Horrez gain, finalaren egunean, parte hartzaile bakoitzarentzako oparitxoa ere bananduko da eta aurten, gainera, iazko moduan, kantakera onenaren saria ere egongo da.
Informazioa gehitu

Guri buruz
Non gauden
Zerbitzuak
Informazio eskaera
Bilaketak nola egin