Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Bideo-Kopla Lehiaketa (2. 2021)

Oinarrizko informazioa

Ekitaldi mota
Lehiaketa
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2021-11-19
Hedadura lekua
Araba
Hedadura-mota
Herrialde mailakoa
Webgunea
https://www.bertsozale.eus/eu/araba/albisteak/bideo-kopla-lehiaketa-abian-da-berriz-ere

Parte hartzaileak

Antolatzaileak
Alea: Arabako albisteak
Arabako Bertsozale Elkartea

Deskribapena

Saritutako lana
Publikoaren saria: Arantzabela ikastolako 5. mailako ikasleak.

Epaimahaiaren saria:
- "Janari gerra ihesa" / Bastida bertso-eskola.
- Ramon Bajo ikastetxeko lagunak.

Aipamen berezia:
- Maeztuko LH5 eta LH6 (Mendialdea)
- Amaurre ikastetxeko LH5 (Aiaraldea)
- Izarra Herri Eskolako 6. maila (Gorbeialdea)
- Dulantziko 6A (Lautada)
Oinarriak

Arabako Bertsozale Elkarteak eta Arabako ALEAk elkarlanean antolatuta, martxan da Araba osoko 14 urte arteko gaztetxoei zuzendutako bideo-kopla lehiaketaren bigarren edizioa. Parte hartzeko epea azaroaren 19ra arte egongo da zabalik

Gasteizko Udalak antolatzen duen Euskararen Astearen egitarauan txertatuta, gure lurraldean euskararen erabilera sustatzeko helburuarekin eta iaz izandako arrakastak hauspotuta, Bertso-kopla lehiaketa antolatu dugu aurten bigarrengoz.

Modu honetan, bertsolaritza eta teknologia berriak uztartuta, taldeka, Arabako bertsolari gazteek beraien adimena eta sormena erakusteko aukera izango dute, bideo-lehiaketa formatuan.

Parte hartzea oso erraza da, hiru eta sei kopla artean osatu beharko ditu talde bakoitzak proposatutako gaia landuta. Hauxe gaia: Bihurrikeriak

Bertsoak osatutakoan, horiek bideoan grabatu eta ALEAra bidali beharko dituzte parte-hartzaileen (bideoan agertzen diren taldekide guztien) datuekin batera.

Horretarako egokitutako galdetegia erabili beharko da.

OHAR GARRANTZITSUAK

- Bideoak galdetegiaren bitartez bakarrik bidali ahalko dira. Ez dira onartuko emailez, whatsapp bidez edo beste edozein bidetatik jasotako bideoak.

- Epe barruan jasotako bideoak bakarrik onartuko dira. Bidalketa epea azaroaren 19an, eguerdiko 12:00etan bukatuko da.

- Bideoak bidaltzerakoan sortutako arazoak bide hauetatik argitu ahalko dira:
. 695 63 28 62 telefono zenbakira deituta, astelehenetik ostiralera 10:00etatik 14:00etara.
. bideokopla@gmail.com helbidera idatzita (erantzuna mezua jasotzen denetik hurrengo 24 orduetan emango da).

Irabazleak eta sariak

Jasotzen diren lanen artean, bideo-kopla onenaren saria aukeratuko du publikoak, eta, horrekin batera, epaimahaiak Arabako kuadrilla bakoitzeko bideo-kopla onena zein den erabakiko du.

Ugari izango dira sarituak horrenbestez, eta sari mota ezberdinak izango dituzte eskuragarri:

- BAHK-eko izotz pistan taldean gozatzeko esperientzia, talde irabazle bakoitzarentzat.

- ELKAR-en material sortak irabazleentzat eta taldearentzat.

- Laboral Kutxaren eskutik, taldean gozatzeko sari ederrak.

Sari banaketa

Sari banaketa abenduaren 2an, arratsaldeko 19:00etan, egingo da Gasteizko Salburuko gizarte etxean. Ekitaldian, irabazleen bertsoak ikusi eta sariak banatzeaz gain, saio musikatuaz gozatu ahalko da lurraldeko bertsolari onenen eskutik.

Ekitaldian parte hartzeko gonbidapenak aldez aurretik banatuko dira, eta jasotako eskaera guztien artean zozketa bidez banatuko dira. Eskaerak azaroaren 26a baino lehenago egin beharko dira koplalehiaketa@gmail.com helbidera idatzita "GONBIDAPENAK" izenburupean.
Informazioa gehitu

Guri buruz
Non gauden
Zerbitzuak
Informazio eskaera
Bilaketak nola egin