Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Koldo Eleizalde Literatura Lehiaketa (37. 2022. Bergara)

Oinarrizko informazioa

Ekitaldi mota
Lehiaketa
Lekua
Bergara
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2022-04-28
Hedadura lekua
Bergara
Hedadura-mota
Herri mailakoa
Webgunea
https://euskara.bergara.eus/eu/koldo-eleizalde-lehiaketa

Parte hartzaileak

Antolatzaileak
Bergarako Udala. Euskara

Deskribapena

Oinarriak

OINARRIAK

1.- Partehartzaileak. Lehiaketa honetan Bergaran jaiotakoek edo Bergaran bizi zein bertan ikasi edo lan egiten dutenek har dezakete parte, bakarka zein taldeka.

2.- Lan orijinalak. Oinarri hauetako genero bakoitzari buruzko azalpenetan agertzen da aurkeztutako lanek orijinalak izan behar duten edo ez. Orijinalak izan beharreko lanen bat hala ez dela frogatuko balitz, lana aurkeztu duenak 50 euroko isuna ordaindu beharko dio Bergarako Udalari.

3.- Lanak aurkezteko modua. Honakoak dira lanak aurkezteko moduak eta formatuak:
3.1.- Grabazioak (entzunezkoak zein ikusentzunezkoak) honako webgunearen bitartez aurkeztu behar dira: https://euskara.bergara.eus/eu/koldo-eleizalde-lehiaketan-parte-hartzeko-orria.

3.2.- Testuzko lanak webgunearen bitartez edo paperean entregatu ahal izango dira, udaletxean, Bergararren Arretarako Zerbitzuan (B@Z).

Paperean aurkeztuz gero, kartazal handi batean honako hauek sartuko dira:
a) Lanaren (idazlanaren, komikiaren, bertso-sortaren...) ale bat. Lanean bertan ez da egilearen izenik jarriko; horren ordez goitizen bat jarriko da.
b) Beste sobre txiki bat, kanpoan egilearen izengoitia eramango duena eta barruan orri honetan dagoen “Egilearen datuak” atala, beteta.

Kartazal handiaren kanpoko aldean honako hauek idatziko dira:
• "Koldo Eleizalde Lehiaketak" izenburua
• Lanaren generoa: ipuina, komikia...
• Kategoria: 1. kategoria, 2. kategoria...

Hona hemen lanak aurkezteko moduen eta formatuen taula:

Bertsoa:
-Testua paperean

- Formatu digitalean (https://euskara.bergara.eus/eu/koldo-eleizalde-lehiaketan-parte-hartzeko-orria)
. Grabazioa (kantatuta aurkeztuz gero): MP3
. Testua: Pdf, odt, txt, docx


4.- Lanak aurkezteko epea eta sari-ematea. Lanak entregatzeko epea apirilaren 28ra artekoa izango da.

Sariak, berriz, ekainaren 11n emango dira Seminarixoko aretoan, eguerdiko 12etan.

5.- Partehartzea saritzea. Parte-hartzaile guztien artean euskarazko aldizkarien harpidetzak zozkatuko dira.

6.- Jabetza-eskubideak eta lanak berreskuratzea. Aurkeztutako lanak Bergarako Udalaren eskuetan geldituko dira eta Udalak argitaratu ahal izango ditu.

Lehiaketara aurkezteak adierazten du aurreko paragrafoan aipatutako lanen eskubideak Udalari ematen zaizkiola eta, beraz, parte-hartzaileek ez dute lanok argitaratzeagatik sariaz aparteko beste ordainik izango.

Saritutako lanen egileek argitaratu ahal izango dute beren lana beste argitalpen batzuetan ere, baina bertan adierazi beharko dute Bergarako Udalak antolatutako Koldo Eleizalde lehiaketan saritua izan dela.

7.- Epaimahaia. Epaimahaia Bergarako Udaleko Euskara batzordeak aukeratutako pertsonek osatuko dute.

8.- Gutxieneko maila. Epaimahaiaren iritziz, talderen batean aurkeztutako lanek, gutxieneko mailarik ez balute, sariak beste taldeetakoei gehituko litzaizkieke, edota hurrengo lehiaketarako gorde.

9.- Ikusentzunezko artxiboak erabiltzeko baimena. Ikus-entzunezko generoetako lan sarituak (eta baita besteak ere, egileak kontrakorik adierazi ezik) argitaratu egingo dira https://euskara.bergara.eus webgunean. Horretarako, ulertuko da lanaren bidaltzaileak baduela bertan agertzen diren pertsonen baimena.
Edozein kasutan ere, lanean adinez txikiak agertzen badira, horien guraso edo tutoreek sinatutako baimen idatzia aurkeztu beharko da. Baimen hori eman ahal izango du ikastetxeak, lehendik gurasoengandik lortua badu. Baimena emateko formularioa webgunean eskuratu ahal izango da.


BERTSO EDO KOPLAK

Azalpena: Bertsotzat hartzen dugu hemen gutxienez 4 oin dituena eta koplatzat gutxienez 2 dituena.

Gaia, neurria eta doinua libre izango dira hiru kategorietan.

Lanek orijinalak eta inoiz saritu eta argitaratu gabeak izan beharko dute.

Hiru talde izango dira jaioturtearen arabera eta bertso-kopurua eta sariak hauek izango dira:

1- 2008an edo ondoren jaiotakoak: 2 bertso edo 4 kopla / Ez da, berez, 1. eta 2. saririk bereiziko. Oparigaiz osatutako bi sari emango dira.

2- 2004-2005-2006-2007an jaiotakoak: 3 bertso edo 6 kopla / 80 €ko bonoa eta 50 €ko bonoa

3- 2003an edo aurretik jaiotakoak: 6 bertso edo 10 kopla / 150 €ko bonoa eta 80 €ko bonoa

Bertso edo koplak idatziz aurkeztu beharko dira, derrigorrez, eta, horretaz gain, kantatuta ere aurkez litezke. Ikus formatuei buruzko azalpen zehatzagoa 3. oinarrian.

Egile bakoitzak nahi adina lan aurkeztu ahal izango ditu.


Lanak aurkezteko modua: Lanak entzunezko edo ikus-entzunezko artxibo digitalean (formatuak: MP3 edo MP4) grabatuta aurkeztu beharko dira. Artxibook ahal den neurrian (Webgunea 250 Mb arteko artxiboak igotzeko prestatuta dago), sare bidez aurkeztea gomendatzen da https://euskara.bergara.eus/ webgunean horretarako gertatutako formularioa erabiliaz. Formularioaren helbide zehatza: https://euskara.bergara.eus/eu/koldo-eleizalde-lehiaketan-parte-hartzeko-orria.

Artxiboa handia balitz eta webgunera jasotzeko grabazioaren kalitatea txikitu beharra balego edo bestelako arazorik balitz, halako artxiboak bidaltzeko programak (tori.eus, wetransfer…) erabiliz bidal dezakezu artxiboa euskara@bergara.eus helbidera, edo CD zein DVDan ekarri Euskara Zerbitzura. Edonola ere, lanaren eta egilearen datuak webguneko formularioan sartu beharko dira.

Lehiaketaren helburua euskarazko ahozko komunikazioa lantzea da eta epaimahaiak lanak baloratzerakoan, kontaera edo antzezteko modua (ahots modulazioak, isiluneak, intonazioa, gorputz espresioa...) hartuko ditu, batez ere, kontuan. Arrazoi horregatik, ez da, antzerki muturik onartuko eta ez da baloratuko kontakizuna orijinala izatea, eta baliagarriak izango dira lehendik egindako edozein grabazioren birkontatzeak edo parodiak ere.

Edozein kasutan orijinala ez baldin bada, adierazi egin beharko da lanaren izenburua eta egilea, baldin badu.
Informazioa gehitu

Guri buruz
Non gauden
Zerbitzuak
Informazio eskaera
Bilaketak nola egin