Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Hike Eizan! Bertsopaper Lehiaketa (1. 2022. Azkoitia)

Oinarrizko informazioa

Ekitaldi mota
Lehiaketa
Lekua
Azkoitia
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2022-05-31
Hedadura lekua
Euskal Herria
Hedadura-mota
Euskal Herri mailakoa
Webgunea
https://azkoitia.eus/images/2022/HIKE_bertsopaper_lehiak_dipt_compressed.pdf
Ikusi 3071_aldizkakoa_file_eskuorria.pdf

Parte hartzaileak

Antolatzaileak
Azkoitiko Udala
Txapelduna
Pagola, Eli

Deskribapena

Saritutako lana
18 urtera arte

1. Naia Arrizabalaga Arrieta (Azkoitia) - Eten punturik ez

2. Oier Juaristi Agirrebeña (Azkoitia) - Denbora azkarregi, goizetik gaueraino

Azkoitia-saria: Noa Brea Poveda, Intza Arrieta Azpiazu, Maddi Arrieta Arrizabalaga - Jakara bidaia


18 urtetik aurrera

1. Eli Pagola Apezetxea (Hernani) - Tximista eta trumoia

2. Aimar Goenaga Aguirrezabal (Eibar) - Amonak bilobari

Azkoitia-saria: Lide Rekondo Jauregi (Azkoitia) - Amonak bere bizitzaren errepasoa egiten dio bilobari
Oinarriak

Hika edo hike hizkera Azkoitian indartzea eta bultzatzea da "Hike eizan!" proiektuaren helburua. Egitasmoa gidatzen duen izen bereko lantaldeak urtean egiten dituen jardueren artean I. Hike Eizan! Bertsopaper Lehiaketa antolatu du honako oinarri hauen arabera:

HELBURUA
Hika edo hitanoa bertsogintzan ere erabiliz, hika-hizkerari, oro har, bultzada ematea.

MAILAK
- Gazteak: 18 urtera arte.
- Helduak: 18 urtetik aurrera.

LANAK
Bertsoek jatorrizkoak, argitaratu gabeak eta inon saritu gabeak izan beharko dute. Parte-hartzaileek nahi adina bertsopaper bidal ditzakete.
Bertso bakoitzari bere ordena-zenbakia jarri beharko zaio.
- Gazteak: gutxienez 6 bertso.
- Helduak: gutxienez 8 bertso.
Lanak ez dira itzuliko. Prozesua bukatutakoan, lan guztiak Udal Artxiboan gorde eta zainduko dira.

GAIA
Gaia, neurria eta doinua libreak izango dira.
Bertso-sorta guztiek euskaraz eta hitanoan idatzita egon beharko dute. Noka idatzitako bertsoak baloratu egingo dira.

EPEA
Lanak aurkezteko epea 2022ko apirilaren 19an hasiko da eta maiatzaren 31n bukatuko da (biak barne).

LANAK AURKEZTEKO MODUA
Lanak, izena emateko inprimakiarekin batera, ezizenez sinatuta aurkeztu beharko dira Azkoitiko udaleko harrera bulegoan aurrez aurre, postaz ala telematikoki.
Lan bakoitzeko, izen-emate inprimakia aurkeztu beharko da. Bertan zehaztuko da bertso-sorta zein mailatara aurkeztuko den.
Bertso-sorta lehiaketara aurkeztu ondoren, ezin izango da erretiratu.

-Aurrez aurre eta postaz: Izena emateko inprimakiarekin bi gutun-azal ezizenez sinatuta erantsi beharko dira. Batean, bertsoak aurkeztu beharko dira; bestean, berriz, egilearen izen-abizenak, helbidea, emaila eta telefonoa.
- Telematikoki: Izena emateko inprimakiarekin bi fitxategi erantsi beharko dira. Batean, bertsoak ezizenez sinatuta aurkeztu beharko dira; bestean, berriz, egilearen izen-abizenak, helbidea, emaila eta telefonoa.

SARIAK
- Gazteak: 1. saria 250€ / 2. saria 125€
- Helduak: 1. saria 500€ / 2. saria 250€
-Azkoitia saria: Gazteak 150€ / Helduak 300€

EPAIA ETA SARI-BANAKETA
Epaimahaia Hike eizan! lantaldeko eta Erniarraitz bertsozale-elkarteko bina kidek osatuko dute.

Epaia aldaezina izango da, bertso-sorta batek ez du sari bat baino gehiago jasoko eta aurkeztutako lanen maila egokia ez bada, epaimahaiak sariren bat eman gabe utz dezake. Irabazleei epaia telefonoz edo posta elektronikoz jakinaraziko zaie.
Udalak bertso-sorta irabazleak 2022ko ekainaren 10ean jakinaraziko ditu komunikabideen bidez. Sari-banaketa ekainaren 30ean II. Hike eizan! Bertso Saioan egingo da Elkargunean.

LANEN JABETZA ESKUBIDEA
Bertso sarituen egileek Azkoitiko udalari lagatzen dizkie, esklusiboki, lan irabazleen ustiapen-, erreprodukzio-, manipulazio-, edizio- eta erakusketa-eskubideak, bai eta lanaren jabetza industrialarenak ere, apirilaren 12ko 1/1996 Errege Dekretuaren 17. eta 48. artikuluetan ezarritakoaren arabera, zeinak Jabetza Intelektualari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen.
Sarituek erantzukizun osoa hartuko dute bere gain sor daitekeen edozein eratako erreklamazioren aurrean, edo aurkeztutako lanen originaltasunari, antzekotasunari edo kopia partzialei buruz hirugarrenek egin diezazkioketen erreklamazioen aurrean.

OINARRIAK ONARTZEA
Lehiaketa honetan parte-hartzeak oinarri hauek onartzea dakar.

IZAERA PERTSONALEKO DATUAK BABESTEA
Informazioaren tratamenduan, kontuan hartuko da Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan ezarritakoa eta aplikatu beharreko gainerako xedapenak.

- Arduraduna
Azkoitlko Udala, Herriko Plaza, z.g., 20720 Azkoitia.
Telefonoa: (+34) 943 08 00 80. Datuen Babeserako Ordezkariarekin harremanetan
jartzeko helbidea: dbo@azkoitia.eus

- Helburua
Datuak kontaktu gisa gorde eta erabiliko dira jarduera profesionala aurrera eramateko
garrantzitsuak diren jardueretarako.

- Legitimazioa
Interes legitimo batean oinarritzen da legitimazioa.

- Jatorria
Zuzenean interesdunarengandik.

- Hartzaileak
Ez dira aurreikusten hirugarrenei egindako datu-komunikazioak.

- Eskubideak
Datuetan sartzeko, datu horiek zuzentzeko, suntsitzeko, datuen eramangarritasunerako eta datuen tratamendua mugatu edo uko egiteko eskubidea gauzatu ahai izateko, idatzizko komunikazioa eta zure nortasun-agiriaren kopia bidali behar dituzu arduradunaren helbidera edo Datuen Babeserako Ordezkariaren helbide elektronikora.
Uste baduzu ez zaizkizula errespetatu eskubide horiek, Datuen Babeserako Euskal
Bulegoan edo Datuen Babeserako Espainiako Agentzian erreklamatu ditzakezu.

- Informazio gehigarria
Informazio gehiago nahi izanez gero, begiratu Datuen Babeserako Politika
(https://azkoitia.eus/lege-oharra).

PUBLIZITATEA
Deialdi honen testu osoa udaleko webgunean dago: www.azkoitia.eus

KUDEAKETA
Interesdunek argibideak eskatzeko edo galderak egiteko, Azkoitiko udaleko Euskara Zerbitzuarekin harremanetan jarri ahal izango dira, 943 857 175 telefonora deituz edo euskara@azkoitia.eus posta elektronikora idatziz.

LEGERIA
Sariak emateko, deialdi honetako oinarri arautzaileetan, Dirulaguntzei buruzko 38/2003
Lege Orokorrean eta hori garatzeko xedapenetan aplikagarri diren administrazio-zuzenbideko gainerako arauetan ezarritakoa aplikatuko da eta, halakorik ezean, zuzenbide pribatuko gainerako arauetan ezarritakoa.

Faseak

Informazioa gehitu

Guri buruz
Non gauden
Zerbitzuak
Informazio eskaera
Bilaketak nola egin