Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Bilboko Aratusteetako Kopla Txikien Lehiaketa (8. 2023. Bilbo)

Oinarrizko informazioa

Ekitaldi mota
Lehiaketa
Lekua
Bilbo
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2023-02-03
Hedadura lekua
Bilbo
Hedadura-mota
Herri mailakoa
Webgunea
https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSeyooTIsanCZtAQBYZPGLorKYL9lPSKlK5KFRncDuqY-qwVyg/viewform
Ikusi 3126_aldizkakoa_file_eskuorria.pdf

Parte hartzaileak

Antolatzaileak
Bilboko Konpartsak

Deskribapena

Saritutako lana

1- Altxaporrue konpartsa / "Marisaltzen"

2- Hau Pittu Hau konpartsa

3- Bizizaleak konpartsa
Oinarriak

1. BILBOKO JAI BATZORDE MISTOA, Bizkaiko Abesbatzen Elkartearen laguntzarekin, 2022ko BILBOKO INAUTERIETAKO KOPLA TXIKIEN TXAPELKETArako deialdia egiten du.

2. Txapelketa otsailaren 11an, larunbata, egingo da, Bilboko Kafe Antzokian.

3. Edozein taldek, konpartsa edo abesbatzak parte hartu ahal izango du, beti ere gutxienez 5 kide baditu eta mozorrotuta badoaz.

4. Izena emango duten taldeek Jai Batzordeak otsailaren 17an, ostirala, antolatuko duen Euskal Inauterien eta Farolin eta Zaranbolasi epaiketaren inguruko eta osteko ekitaldietan parte hartu ahal izango dute. Gainera, txapelketaren talde irabazleak Farolin eta Zaranbolasen epaiketa ondoren antzeztuko du zehazteke dagoen leku batean. Joan mozorrotuta!

5. Kopla txikien letrak izena ematean idatziz aurkeztuko dira (euskaraz edo gazteleraz eta euskeraz), eta originalak eta argitaragabeak izan beharko dute. Erabiliko den doinua herrikoia edo xede horretarako sortutakoa izan daiteke. Parte hartuko duten taldeek idatzi eta kantatutako letren inguruko edozein erreklamazio egotekotan, erantzukizuna berauen egileena izango da.

6. Kopla txikiaren letra entregatzeko azken eguna; izena emateko azken egun bera izango da.

7. Ez da onartuko edozein pertsona, elkarte edo erakunde publiko edo pribaturen kontrako irain edo gaitzespen larririk duen letrarik.

8. Talde bakoitzak kopla txiki bakarra aurkeztu eta interpretatu ahal izango du, 2 eta 4 minutu arteko iraupena izango duelarik.

9. Kopla txikiak soinubakarrean edo ahots ezberdinez interpreta daitezke. Soloak edo pertsona bakar batengan pertsonifikatzea saihestuko dugu.

10. Kalejira batean erabil daitezkeen musika instrumentuak baino ezin izango dira. Horretaz gain, ezingo dira erabili emanaldian zehar aulkiak edo kalejira batean emanaldia egitea oztopatzen duen bestelako elementu finkorik.

11. Emanaldiaren melodia zuzenean izango da, kalejiran erabil daitekeen edozein instrumentu medio; oinarriek ezarri duten bezala. Hortaz, ezingo da grabatutako melodiarik erabili ezta lokalaren soin sistema erabili instrumentak edo mikroak anplifikatzeko.

12. Izena emateko epea 2023ko otsailaren 3an bukatuko da.

13. Epaimahaiak originalitatea, kopla txikien letren edukia, euskeraren erabilpena, letra barneratua
izatea abestiaren mozorroak eta eszenaratzea baloratuko du lehendik ezarritako irizpideak jarraituz.
Betiere, parte-hartzaileek edozein unetan eska ditzakete irizpide horiek.

14. Sariak ezingo dira esleitu gabe geratu, eta hurrengoak izango dira:
1. Saria: Garaikurra
2. Saria: Garaikurra
3. Saria: Garaikurra

15. Epaimahaia antolatzaileek izendatuko du, eta haien erabakia apelaezina izango da.

16. Antolatzaileek, inguruabarren arabera beharrezkoa denean, oinarri hauetako punturen bat aldatzeko eskubidea izango dute.

17. Parte hartzean, lehiakideek oinarri hauetako puntu guztiak osotasunean onartzen dituzte eta kontuan izango dira sailkapenerako.

18. Izen-ematea hurrengo inprimakia betetzen egin daiteke:
https://forms.gle/CTg2j9N2axfzZgQh6

19. Informazioa: Bilboko Konpartsak: 946791306 – Bizkaiko Abesbatzen Elkartea: 944244045
Informazioa gehitu

Guri buruz
Non gauden
Zerbitzuak
Informazio eskaera
Bilaketak nola egin