Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Euskaraz Gazte Literatur Lehiaketa (29. 2022. Orio-Aia)
Oinarrizko informazioa
- Ekitaldi mota
- Lehiaketa
- Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
- 2022-11-15
Parte hartzaileak
- Antolatzaileak
Orioko Udala - Epai-mahaia
Lasa, Eli Uzkudun, Ritxi Zabaleta, Jabier - Txapelduna
Mujika, Ainhoa
Deskribapena
- Saritutako lana
BERTSOAK ETA OLERKIAK
1. Ume salduak. Ainhoa Mujika.
2. Batek esanak. Goiuri Unanue.
3. Amaren sua. Iñaki Iturain.
Accesita: Metaverso–Bertso-meta. Rosi Lazkano.
Accesita: Elbarri. Ane Miren Fernandez.- Oinarriak
1.- Euskaraz Gazte literatur lehiaketaren helburua idazteko zaletasuna suspertzea da Orioko eta Aiako jendearen artean.
2.- Lehiaketara aurkezten diren lanak euskaraz idatziak izango dira.
3.- Lanak jatorrizkoak eta inon argitaratu gabeak izango dira. Ez da onartuko beste lehiaketaren batean saria jaso duen lanik eta, ezta ere, beste hizkuntzaren batean idatzi eta lehiaketarako euskaratutakorik.
4.- Lehiaketan parte hartzeko, oriotarra edo aiarra izan behar da edo, bestela, Orion edo Aian bizi, eta 16 urte beteta izan behar dira.
5.- Lanen luzera librea izango da.
6.- Epaimahaiak gaiaren gertutasuna baloratuko du.
8.- Gaia librea izango da.
9.- Lanak aurkezteko era: lanak, onartua izateko, titulua besterik ez du izango agerian. Idazlearen izena ezin izango da inon aipatu. Lanarekin batera gutun-azal itxi bat aurkeztu beharko da, barruan egilearen datuak jasoko dituena eta kanpoan bere lanaren titulua besterik agertuko ez duena. Adierazi beharreko datuak: egilearen izen-deiturak, adina, helbide elektronikoa eta telefonoa.
10.- Pertsona batek ezin dezake sari bat baino gehiago jaso atal bakoitzean.
11.- Sariak hauek izango dira:
Ipuinen atala
saria: 300 euro.
saria: 200 euro.
saria: 150 euro.
Bertso edo olerkien atala
saria: 300 euro.
saria: 200 euro.
saria: 150 euro.
Bi accesit, bakoitza 100 eurokoa
12.- Epaimahaia. Epaimahaia Orioko Udaleko euskara-teknikariak, Aiako kultur teknikariak eta KARKARA aldizkariko kide batek osatuko dute. Epaimahaiak hutsik utzi ditzake sariak.
13.- Lanak aurkezteko tokia eta epea. Lanak Orioko Udaleko Euskara Zerbitzuan edo Aiako kultur etxean aurkeztuko dira. 2022ko azaroaren 15a izango da horretarako azken eguna.
14.- Antolatzaileek berea izango dute saritutako lanak argitaratzeko eskubidea. Gainontzeko lanak itzuli egingo zaizkio eskatzen dituenari.
Faseak
- Saioak
2022-12-03 Orio Lehiaketa - Txapelduna
Mujika, Ainhoa