Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Getariako Literatur Lehiaketa (21. 2022. Getaria)

Oinarrizko informazioa

Ekitaldi mota
Lehiaketa
Lekua
Getaria (G)
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2022-03-22
Hedadura lekua
Getaria (G)
Hedadura-mota
Herri mailakoa
Ikusi 3133_aldizkakoa_file_eskuorria.pdf

Parte hartzaileak

Antolatzaileak
Getariako Udala

Deskribapena

Saritutako lana

OLERKIAK ETA BERTSOAK

Lehen Hezkuntzako 4. maila

Bertso saritua: Inhar Aranburu Arrizabalo – Baserria.

12-14 urte

Bertso saritua: Nerea Iribar Arregi – Esnatu!.

Helduak

Olerki saritua: Amets Aizpurua Mancisidor – En attendant!.
Oinarriak

. Parte-hartzaileak:

Getariarrei zuzendutako literatura lehiaketa da. Partaide bakoitzak, bere mailan, nahi adina lan aurkez ditzake. Lanak norberak egindakoak izan behar dira.

. Modalitateak eta mailak
Bi modalitate izango dira maila bakoitzean: ipuina eta bertsoa/olerkia

a.- LHko 3. mailako haurrak
b.- LHko 4. mailako haurrak
c.- LHko 5. mailako haurrak
d.- LHko 6. mailako haurrak
e.- 12-14 urte arteko gaztetxoak
f.- 14-16 urte arteko gazteak
g.- 16urtetik aurrerakoak


. Gaia eta luzera

-Gaia librea izango da.
-Jatorriz euskaraz idatziak izan behar dira.
-Lan originalak, argitaragabeak eta beste inolako lehiaketetan saritu gabeak izan behar dira.
-Neurriari dagokionez, hona hemen mailaz maila eta modalitatez modalitate gutxieneko neurriak (A4 neurriaren arabera):

Bertsoa

a.- LHko 3. mailako haurrak - bertso 1
b.- LHko 4. mailako haurrak - bertso 1
c.- LHko 5. mailako haurrak - bertso 1
d.- LHko 6. mailako haurrak - bertso 1
e.- 12-14 arteko gaztetxoak - 2 bertso
f.- 14-16 arteko gazteak - 3 bertso
g.- 16 urtetik aurrerakoak - 5 bertso

. Lanak nola aurkeztu

-Lanak ordenagailuz idatzita,“Times New Roman”12 letra motan, lerroartean tarte bikoitza utzita eta DIN A-4 neurriko orrietan aurkeztu behar dira.
-Idazlanarekin batera gutun-azal itxi bataurkeztu beharko da, barruan ondoko datuak zehaztuta: egilearen izen-abizenak, helbidea eta telefono zenbakia. Kartazalaren kanpoaldean ipuin edo olerki/bertsoaren izenburua idatziko da.

. Lanak non aurkeztu eta aurkezteko epea

Idazlanak Getariako Udaleko bulegoetan edo Udal Liburutegian aurkeztu behar dira.
IDAZLANAK AURKEZTEKO EPEA 2022KO MARTXOAREN 22A IZANGO DA,20:00ETAN.

. Epaimahaia

Kide hauek osatuko dute:Iturzaeta Herri Eskolako irakasle bat, Artzape herri-aldizkariko ordezkari bat, herriko idazle bat eta Getariako Udaleko Euskara Batzordeko burua. Idazkari-lanak kultur teknikariak egingo ditu.

. Erabakia

SARIAK APIRILAREN 22AN BANATUKO DIRA,18:30EAN.
Aurkeztutako lanek behar besteko mailarik ez dutela baloratuz gero, epaimahaiak sariak eman gabe utz ditzake.

. Sariak
- 12-14 eta 14-16 urte artekoen artean eta HELDUEN mailan, maila eta modalitate bakoitzeko sari bakarra. Egile batek ezingo ditu bi sari jaso.
- LH3 eta LH6 mailen artean, ipuina modalitatean, bi sari banatuko dira mailako. Maila egokiko olerkirik ez balego, 3. ipuin onena ere saritu egingo da.

- LH 3-6 arte: saria
- 12-14 arteko gaztetxoak: saria
- 14-16 arteko gazteak: saria
- 16 urtetik aurrerakoak: 150€

. Lanen jabetza eta argitalpena

Saritutako lanak erakutsi eta argitaratzeko eskubidea Udalarena izango da.

. Idazlanak itzultzea

Saririk jasotzen ez duten idazlanak Getariako udaletxean eskuratu ahal izango dira, sari banaketa egin eta 30 eguneko epean. Epe horretan jaso gabeko idazlanak Udalaren esku geldituko dira.

Parte-hartzaileek oinarri hauek onartzen dituzte deialdira aurkezte hutsagatik.
Informazioa gehitu

Guri buruz
Non gauden
Zerbitzuak
Informazio eskaera
Bilaketak nola egin