Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Bertsoaroa (32. 2023. Iruñea)
Oinarrizko informazioa
- Ekitaldi mota
- Bertso ekitaldia
- Lekua
- Iruñea
- Hasiera data
- 2023-02-09
- Bukaera data
- 2023-03-02
- Hedadura lekua
- Iruñea
- Hedadura-mota
- Herri mailakoa
Ikusi 3146_aldizkakoa_file_eskuorria.jpg
Parte hartzaileak
- Antolatzaileak
Iruñeko Udala Nafarroako Bertsozale Elkartea
Deskribapena
- Oinarriak
- Abiatzear da Bertsoaroaren 32.edizioa. Otsailaren 9an abiatuko da zikloa, eta martxoaren 2ra arte luzatuko da. Tartean, sei emanaldi izango dira guztira, Iruñeko hainbat tokitan barreiatuta.
Ohiko gisan, unean uneko bertsolaritzaren berri kalitatez eta aniztasunez ematea du helburu aurtengo Bertsoaroak ere. Programazioaren baitan, hiru bertso jaialdi izango dira, ‘Anonyme Popular’ izeneko emanaldi berezia, ‘Bertso jasa,bat-bateko jolasa’ haurrentzako tailerra, eta, lehen aldiz Bertsoaroaren baitan, bertso afari bat, kasu honetan zentzumenekin lotua. Urteroko apustuari helduz, Nafarroako bertsolariei eta bertsolari gazteei protagonismoa eman nahi izan diete antolatzaileek.
Leire Urbeltz Munuce ilustratzaile iruindarrak egin du aurtengo Bertsoaroaren irudia, eta Elizondoko Malmö estudioaren laguntza izan du diseinu grafikoan. Hala azaldu du Urbeltzek irudiaren jatorrizko ideia: "2023ko Bertsoaroaren irudian, zehar-mintzo eta ibilbide landuen bidez, bertsoak botatzeko neurriz gaineko diskurtso-gailu sofistikatua aurkezten dugu. Bitxikeri honek normalean kate-erreakzio bat sortzen du: metrika, errima eta patroiekin jolastuz zentzu sakona duen bat-bateko hartu emanak eragiten baititu".