Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Iurretako Literatur Lehiaketa (20. 2023. Iurreta)

Oinarrizko informazioa

Ekitaldi mota
Lehiaketa
Lekua
Iurreta
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2023-03-01
Hedadura lekua
Euskal Herria
Hedadura-mota
Euskal Herri mailakoa
Webgunea
https://www.iurreta.eus/eu-ES/Kultura/noticiasdecultura/Orriak/literatur-lehiaketa.aspx

Parte hartzaileak

Antolatzaileak
Iurretako Udala

Deskribapena

Oinarriak

Iurretako XX. Literatur Lehiaketaren oinarri laburtuak

Zertarako sortu zen lehiaketa?
Iurretako Udalak XX. Literatur Lehiaketa deitu du arte eta literatura lanen
bitartez sormena garatu nahi duten pertsonak babesteko.

Nork har dezake parte?
1. 8 urte baino gehiago dituzten haur eta gazte guztiek, baldin eta Iurretan
erroldatuta badaude edo udalerri honetan ikasten badute.
2. Parte hartu nahi duten 18 urtetik gorako pertsona guztiek.
Lehiaketa, adinen arabera, hiru kategoriatan banatuko da:
- Haurrak: 8 eta 12 urte artean.
Lehen Hezkuntzako ikasleak, 3. mailatik 6. mailara bitartekoak.
- Gazteak: 13 eta 18 urte bitarteko gazteak.
DBHko, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasleak.
- Helduak: 18 urtetik gora.

Zer motatako lanak aurkez ditzakete?
Lanei dagokienez, lau kategoria deituko dira:
- Ipuinak
- Olerkiak
- Bertsoak
- Komikia

Gaia: Parte-hartzaileek aukeratu ahal izango dute gaia.

Hizkuntza: Euskaraz, haur eta gazteen kategorietarako.
Euskaraz eta gaztelaniaz, helduen kategoriarako.

Lan originalak: Aurkeztuko diren lanak ezin izan dira aldez aurretik argitaratuta egon, ez eta beste lehiaketa batzuetan saridun suertatu ere.

Lanen kopurua: Parte-hartzaileek lan bana aurkeztu dezakete kategoria bakoitzeko.
Lanak banaka aurkeztu beharko dituzte, komikien kategorian izan ezik, banakako zein taldekako lanak aurkeztu ahal izango dira eta.

Lanen luzera eta letra-tipoa:
Hauxe da lanek eduki dezaketen gehieneko luzera, kategoria eta adinaren
arabera:

Bertsoa
- 8 eta 10 urte bitartean: 2 estrofa
- 11 eta 12 urte bitartean: 3 estrofa
- 13 eta 14 urte bitartean: 4 estrofa
- 15 eta 16 urte bitartean: 5 estrofa
- 17 eta 18 urte bitartean: 6 estrofa
- 18 urte baino gehiagokoak: 6 eta 8 estrofa artean

Lanak ordenagailuz idatzita aurkeztu beharko dira, alde bakarrean, DIN-A4
folioetan, Times New Roman letrarekin eta 12 tamainarekin.
Lerroen arteko espazioa 1,5ekoa izan behar da, 2,5 zentimetroko aldeekin.
Zenbakiak jarriko dira orrialde guztietan.

Zer dokumentazio aurkeztu behar da?
Esteka honetan ageri den eredu ofiziala bete eta sinatu behar da:
http://www.iurreta.eus/es-ES/Cultura/noticiasdecultura/Documents/20200226_B-03_Iurretako_Literatur_Lehiaketan_parte-hartzea_ed.pdf

Gainera, Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (HAZ) eta Iurretako Herri
Bibliotekan lor daiteke eredua.

Eskaera-ereduarekin batera, honako hauek aurkeztu behar dira:
- NANaren fotokopia bat.
- Literatura-lana, baina egilearen izen eta sinadurarik gabe.

Nola aurkeztu behar da eskaera?

Non? Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (HAZ), aurrez aurre aurkeztu ahal da.
Helbidea: Bidebarrieta kaleko 5. zenbakian, 48215. Iurreta. Bizkaia.
Bestalde, Internet bidez bidali daiteke udal honen egoitza elektronikoaren
bitartez. Kasu horretan, lanak PDF formatuan aurkeztuko dira.
www.iurreta.eus helbidean (Tramiteak on line/Hiritarrekiko harremak/Dirualguntzen, beken, sarien eta laguntzen eskaera atalean)

Noiz? Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta egutegiko hurrengo 15 egun
naturaletan. 2023. urteko otsailak 15 – martxoak 1 bitartean (biak barne).

Sariak
Hauexek izango dira sariak: liburu-sortak eta lehiaketa honetako laguntzaile
diren liburu-dendetan gastatzeko diru-bonuak.

Kategorietan honako sari hauek banatuko dira parte-hartzaileen adinaren
arabera:

Olerkiak, bertsoak eta komikia

- 8 eta 10 urte bitartean: 50 euroan baloratutako liburu-sorta.
- 11 eta 12 urte bitartean: 75 euroan baloratutako bonua.
- 13 eta 14 urte bitartean: 100 euroan baloratutako bonua.
- 15 eta 16 urte bitartean: 150 euroan baloratutako bonua.
- 17 eta 18 urte bitartean: 165 euroan baloratutako bonua.
- 18 urte baino gehiagokoak: 200 euroan baloratutako bonua.

Zein lan sarituko diren erabakitzeko, epaimahai bat osatuko da.
Epaimahaikideak Iurretako Udaleko eta udalerriko kultura-entitateetako
ordezkariak izango dira.

Honako hauek baloratuko dira lanetan: literatura-kalitatea, sormena eta
istorioaren zati guztien arteko lotura.

Epaimahaiak, gehienez ere, hiru hilabete izango ditu lanak baloratu, eta
irabazleak aukeratzeko. Saritutako lanen zerrenda Iurretako Udalaren
webgunean argitaratuko da.www.iurreta.eus

Saridunek sariak banatzeko ekitaldira joan beharko dute Iurretako Udalak
adierazten dituen egun eta lekuan.
Saridunek bertan egon ezin badute, ordezkariren bat bidali beharko dute.
Iurretako Udalak liburuxka bat argitaratuko du lehiaketako lan irabazle
guztiekin.

Lehiaketara aurkezten diren pertsona guztiek oinarriak eta epaimahaiaren
erabakia onartzen dituzte.
Informazioa gehitu

Guri buruz
Non gauden
Zerbitzuak
Informazio eskaera
Bilaketak nola egin