Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Plazara! Ekimena (3. 2023)

Oinarrizko informazioa

Ekitaldi mota
Bertso ekitaldia
Hasiera data
2023-01-27
Bukaera data
2023-05-05
Hedadura lekua
Bizkaia
Hedadura-mota
Herrialde mailakoa

Parte hartzaileak

Antolatzaileak
Bizkaiko Bertsozale Elkartea

Deskribapena

Oinarriak
Plazara! proiektuaren hirugarren edizioa izango da aurtengoa. Finkatuz eta egonkortuz doan egitasmoa da, beraz.

Plazara! Bizkaian egingo den bertso zirkuitua da. Helburu nagusiak: batetik, Bizkaiko gazteen plazaratzean eragitea eta, bestetik, gazteen saretzea, talde izaerak gerora fruituak eman ditzan. 18-24 urte bitarteko gazteak izango ditu protagonista.

Guztira adin tarte horretako 21 bertsolarik eman dute izena.

Parte hartuko duten gazteek, kantatzeaz gain, saioa antolatzeko ardura ere izango dute. Honen helburua, gazteak saio bat antolatzeak eskatzen duenaren jabe egitea da.

Saioen formatuak denetarikoak izan daitezke, antolatzaileen eta herriaren neurrira eginak, eta saioak bariku iluntzeetan izango dira.
Informazioa gehitu

Guri buruz
Non gauden
Zerbitzuak
Informazio eskaera
Bilaketak nola egin