Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Pello Mari Otaño Bertso-paper Lehiaketa (9. 2023. Zizurkil)
Oinarrizko informazioa
- Ekitaldi mota
- Lehiaketa
- Lekua
- Zizurkil
- Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
- 2023-06-08
- Hedadura lekua
- Euskal Herria
- Hedadura-mota
- Euskal Herri mailakoa
Ikusi 3176_aldizkakoa_file_eskuorria.jpg
Parte hartzaileak
- Antolatzaileak
Harituz Bertsozale Taldea Teodoro Hernandorena Kultur Elkartea
Deskribapena
- Oinarriak
MAILAK
- Gelen arteko maila: Tolosaldeko Lehen Hezkuntzako eta DBH 1-2ko taldeentzat.
- Gazteen maila: 14tik 18ra arteko gazteentzat (2005 eta 2009 artean jaioak)
- Helduen maila: 2009an edo aurretik jaiotakoentzat
LANAK
- Gelen arteko maila: 3 bertso edo 6 koplako sorta gutxienez
- Gazteen maila: gutxienez 6 bertsoko sorta
- Helduen maila: gutxienez 8 bertsoko sorta
GAIA
- Gelen arteko maila: gai librea edo bi gai hauetakoren bat:
. Gehiegi ohikukatzen du
. Bere ahotsa entzuteak lasaitzen nau
- Gazteen maila: AHOTSA
- Helduen maila: AHOTSA
EPEA
2023ko ekainaren 8a baino lehen bidali beharko dira lanak.
HELBIDEA
-info@hernandorena.eus
- Hernandorena Kultur Elkartea, Iriarte Etxea, Pello Mari Otaño plaza, 20159 Zizurkil
BIDALKETA
- Bertsoak jatorrizkoak eta inon argitaratu gabeak izan behar dute.
- Lanak izenordez sinatuko dira. Izenorde horrek guztiz ezezaguna izan behar du eta bertso-sortaren barruan jarriko da.
- E-postaren kasuan bi dokumentu atxikitu beharko dira mezuan. Batetik, izenordez sinatutako bertso-sorta, eta bestetik, egilearen datuak adierazten dituena: izen-abizena, izenordea, jaiotza-data, helbidea eta telefono zenbakia.
- Paperezko kasuan izenordez sinatutako bertso-sorta gutun-azal baten barruan sartuko da. Beste gutun-azal batean egilearen datuak adieraziko dira. Azkenik, bi gutun-azalak beste batean sartu eta aipatutako helbidera bidaliko dira.
SARIAK
- Gelen arteko maila:
1. saria: Bertsolari baten bisita
2. saria: Bertso karta-jolasak
- Gazteen maila:
1. saria: 250€
2. saria: 125€
- Helduen maila:
1. saria: 500€
2. saria:250€
EPAIA
- Epaimahai-lanak Harituz Tolosaldeko Bertsozale Taldeak egingo ditu.
- Epaimahaiak hala erabakiko balu, sariren bat hutsik gelditu daiteke. Epaimahaiaren erabakia aldaezina izango da.
ARGITARATZEA
- Lan sarituen jabetza antolatzaileen esku geratuko da.
- Lan sarituak Tolosaldeko Atariaren ale berezi batean argitaratuko dira. Egileak bere lana argitaratzeko asmoa izango balu Hernandorena Kultur Taldearen baimena beharko luke.
SARI-BANAKETA
- Aurrerago emango da sari-banaketa ekitaldiaren berri.