Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Adin-adin (9. 2023)

Oinarrizko informazioa

Ekitaldi mota
Egitasmoa
Hasiera data
2023-05-05
Bukaera data
2023-05-19
Hedadura lekua
Gipuzkoa
Hedadura-mota
Herrialde mailakoa

Parte hartzaileak

Antolatzaileak
Gipuzkoako Foru Aldundia. Gizarte Politika

Deskribapena

Oinarriak

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Lankuk, adineko egoitzekin elkarlanean, garatutako ‘Adin adin’ ekimenaren zortzigarren edizioaren baitan, 21 bertso saio antolatu dira Gipuzkoako adineko pertsonen egoitzetan. Maiatzaren 3an hasi eta hilaren 19ra arte, egoitzetan bizi diren adinekoen gozamenerako, bertso saioak eskainiko dituzte bina bertsolarik. Azken saioak iazko udaberrian antolatu ziren lurraldeko 18 egoitzetan, 19 bertsolariren partehartzearekin.

17 udalerritako 21 egoitzetara iritsiko dira, beraz, bertso saioak aurtengo edizioan, bertan bizi diren adinekoen bizi kalitatea hobetzea eta bertsoen bidez euren gaitasuna sustatzea helburu hartuta. Azken urteetan ekimena izaten ari den harrera ona kontuan izanda, ekimena pixkana zabaltzen ari da eta gero eta gehiago dira parte hartzeko interesa erakusten duten egoitzak ere, esaterako, Matiak hiru saio babestuko ditu aurtengo edizioan.

Bertso saio bakoitzean bina bertsolarik hartuko dute parte, eskualde berekoak eta belaunaldi ezberdinetakoak, guztira 25 bertsolari arituko direla. Bertso saioak aurrez prestatzen dira egoitza bakoitzeko dinamizatzaile eta animatzaileen bidez egoiliarrekin, gogoko dituzten bertso zahar eta kantu herrikoiak ezagutzeko, eta horrela bertsolariak doazenerako parte hartzea errazago aktibatzeko.

Proiektu honen bidez, euskal kulturaren adierazpide nagusienetakoa den bertsolaritza adinekoen egoitzetara iritsarazten da, ahozkotasunak duen potentzial osoarekin, terapeutikoki zein ludikoki. Gakoa adineko pertsonen parte-hartzea bultzatzean eta euren arteko harremana hobetzean dago. Musikak eta bertsoek memoria lantzea ahalbidetzen die adineko pertsonei; iraganeko oroitzapenak eta bizipenak berpizten zaizkie, eta horrek sortzen duen eragin positiboa.
Informazioa gehitu

Guri buruz
Non gauden
Zerbitzuak
Informazio eskaera
Bilaketak nola egin