Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Plazara! Ekimena (4. 2024)
Oinarrizko informazioa
- Ekitaldi mota
- Bertso ekitaldia
- Hasiera data
- 2024-03-01
- Hedadura lekua
- Bizkaia
- Hedadura-mota
- Herrialde mailakoa
Parte hartzaileak
- Antolatzaileak
Bizkaiko Bertsozale Elkartea - Parte-hartzaileak
Deskribapena
- Oinarriak
- Plazara! proiektuaren laugarren edizioa izango da aurtengoa. Finkatuz eta egonkortuz doan egitasmoa da, beraz.
Plazara! Bizkaian egingo den bertso zirkuitua da. Helburu nagusiak: batetik, Bizkaiko gazteen plazaratzean eragitea eta, bestetik, gazteen saretzea, talde izaerak gerora fruituak eman ditzan. 18-24 urte bitarteko gazteak izango ditu protagonista.
Guztira adin tarte horretako 16 bertsolarik eman dute izena.
Parte hartuko duten gazteek, kantatzeaz gain, saioa antolatzeko ardura ere izango dute. Honen helburua, gazteak saio bat antolatzeak eskatzen duenaren jabe egitea da.
Saioen formatuak denetarikoak izan daitezke, antolatzaileen eta herriaren neurrira eginak, eta saioak bariku iluntzeetan izango dira.