Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Florentino Goiburu Bertso-paper Lehiaketa (1. 2024. Idiazabal)
Oinarrizko informazioa
- Ekitaldi mota
 - Lehiaketa
 - Lekua
 - Idiazabal
 - Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
 - 2024-01-12
 - Hedadura-mota
 - Euskal Herri mailakoa
 
Parte hartzaileak
- Antolatzaileak
 Idiazabalgo Bertso Taldea 
Deskribapena
- Saritutako lana
 - Iñigo Legorburu izan da lehen edizio honetako irabazlea. Beretzat izan dira lehendabiziko bi sariak. Idiazabaldarren artean Aloña Galarragaren bertsoak izan dira onenak. Helduen sailean, guztira 11 lan aurkeztu dituzte.
 - Oinarriak
 - Interesa duen edonork har dezake parte eta bi kategoria izango dira. A kategorian 2008 eta 2011 urteen artean jaiotakoak bilduko dira, biak barne. Hauek lau bertso aurkeztu beharko dituzte. B kategorian, aldiz, 2007an edo aurretik jaiotakoek hartuko dute parte. Hauek 6 bertso idatzi beharko dituzte. 
Bi kategorietan, aurkeztutako lanek gai eta neurri librea izango dute, euskaraz idatziak izan beharko dute, jatorrizkoak eta argitaratu gabeak. Gainera, ezinbestekoa da bertsoen doinua zehaztea. 
