Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Txirristaka Bertso-Paper Lehiaketa (2024. Mendaro)

Oinarrizko informazioa

Ekitaldi mota
Lehiaketa
Lekua
Mendaro
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2024-05-31
Hedadura-mota
Euskal Herri mailakoa
Webgunea
https://www.mendaro.eus/es/-/15537744-11

Parte hartzaileak

Antolatzaileak
In Leike Aisialdi Eta Kultur Elkartea
Mendaroko Udala

Deskribapena

Oinarriak
OINARRIAK

PARTE HARTZAILEAK
A kategoria 2010ean edo ondoren jaiotako Debabarrenako egileak.
B kategoria 2006 eta 2009 urteen artean jaiotako Euskal Herriko egileak.
C kategoria 2005ean edo lehenago jaiotako Euskal Herriko egileak.


EGIN BEHARREKO LANA
Edizio honetan bertsoen gaia “Alkate izan nahi nuke” (Txirristakaren “Quisiera ser alcalde”
sortaren omenez) izango da parte hartzaile guztientzat. Neurria eta doinua libreak izango
dira.
A kategoria 2 bertso gutxienez, 4 gehienez.
B kategoria 4 bertso gutxienez, 8 gehienez.
C kategoria 8 bertso gutxienez, 12 gehienez (elkarrekin nolabaiteko
batasuna osatu beharko dute).

EPEA eta BALDINTZAK
Lanak jasotzeko azken eguna 2024 maiatzaren 31 izango da.
● Bertso guztiek berriak izan behar dute, hots, beste inon saritu edo argitaratu gabeak.
● Nahitaezkoa da bertsoen doinua zehaztea. Lanek, gainera, ezinbestean bete beharko
dituzte oinarrizko kalitate irizpideak.
● A eta B kategorietan egileek bina bertsopaper aurkeztu ditzakete gehienez ere. C kategorian lan bakarra aurkeztu ahal izango dute.

SARIAK
A KATEGORIA
1. saria 100 euroko kultura-bonoa eta garaikurra.
2. saria 50 euroko kultura-bonoa eta garaikurra.
B KATEGORIA
1. saria 200 euro eta garaikurra.
2. saria 150 euro eta garaikurra.
C KATEGORIA
1. saria 1000 euro eta garaikurra.
2. saria 500 euro eta garaikurra.

LANAK AURKEZTEKO MODUAK
Posta arruntez Gutun-azalaren kanpoko aldean, honako testu hau idatzi
beharko da:
–Txirristaka saria
- Kategoria (dagokion kategoria adierazi)
- Egilearen izengoitia
Gutun-azal horren barnean, batetik bertso sorta bera sartuko da, egilearen izengoitia eta doinua adierazita, beste daturik gabe. Bestetik, beste gutun-azal bat sartuko da, itxita eta kanpo aldean egilearen izengoitia idatzita eramango duena, haren barnealdean, egileari dagozkion datu hauek dituela: izena eta bi abizen, jaiotze-data, helbidea, telefonoa eta emaila.
Baldin eta lan batean ez badira egilearen datuak behar bezala ematen, lana ezin izango da lehiaketan onartu. Ondorengo helbidean jasoko dira lanak:
MENDAROKO UDALA
Herriko Enparantza Plaza
Garagartza
20850 MENDARO

Mendaroko udaleko webgunean (https://www.mendaro.eus/eu/) apirilaren 23an argitaratuko den galdetegia betez.
Prest izan bertso sorta, egilearen izengoitia eta bertso sortaren doinua adierazita dituela, beste datu pertsonalik gabe, pdf formatuan.

Sartu Mendaroko udalaren webgunean eta bete Txirristaka Saria 2024 galdetegia. Ondoren, gehitu ezazu bertso sorta pdf formatuan.

EPAIMAHAIA ETA SARI-BANAKETA
Irune Basagoitik, Asier ibaibarriagak eta Angel Ugarteburuk osatuko dute.
Sari banaketa Ekainean egingo da.

KONTUAN HARTZEKO BESTE BATZUK
Saria nori eman behin ebatzi eta gero, saritutako lanak ezin izango dira aurkeztu inongo lehiaketatara, ezta inongo saririk jaso ere.
● Behin saria ordainduta –sariari berari dagokion diru-ordaina baino ez da jasoko–,egileek saritutako lanak argitaratzeko baimena emango die InLeike elkarteari eta Mendaroko Udalari,lehiaketa ebatzi eta urtebeteko epean. Antolatzaileek saritutako lanak beren kabuz edo hirugarrenen bidez argitaratu ahal izango dituzte, edozein bide eta modu baliatuta.
● Halaber, C kategorian lehenengo saria jasotzen duen egileak baimena emango die InLeike elkarteari eta Mendaroko Udalari saritutako lanean oinarritutako emanaldi edo ikuskizun berri bat ekoizte aldera, lehiaketa ebatzi eta urtebeteko epean, egileak sariari berari dagokion diru-ordaina baino jasoko ez duelarik. Antolatzaileek horrela egitea erabakiz gero, bere kabuz edo hirugarrenen bidez ekoiztu ahal izango du, edozein bide eta modu baliatuta.
● Saririk jasotzen ez duten lanak Udalaren bulegoetan berreskuratu ahal izango dira, ebazpena argitaratu eta hilabeteko epean. Epe hori igarota, antolatzaileek jaso ez diren lanak suntsitu ahalko dituzte.
● Lehen argitalpena edo ekoizpena egiteko izan ezik –eskubide hori InLeike Elkartea eta Mendaroko Udalarentzat gordetzen da, oinarrien klausula honetan ezarritakoaren arabera–, saritutako lanak ustiatzeko eskubide guztiak zein bere egilearenak izango dira.
● Lehiaketa honen garapenaren eta oinarri hauen interpretazioaren inguruko gatazka oro antolatzaileek ebatziko dute.
● Lehiaketa hau arautzen duten oinarriak ez betetzeak berekin ekarriko du lehiaketatik baztertzea.




Informazioa gehitu

Guri buruz
Non gauden
Zerbitzuak
Informazio eskaera
Bilaketak nola egin