Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Hike Eizan! Bertsopaper Lehiaketa (3. 2024. Azkoitia)

Oinarrizko informazioa

Ekitaldi mota
Lehiaketa
Lekua
Azkoitia
Hasiera data
2024-04-08
Bukaera data
2024-05-15
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2024-05-15
Hedadura-mota
Euskal Herri mailakoa
Webgunea
https://azkoitia.eus/berriak/11944-asteazkenean-itxiko-da-iii-hike-eizan-bertsopaper-lehiaketara-lanak-aurkezteko-epea

Parte hartzaileak

Antolatzaileak
Azkoitiko Udala

Deskribapena

Saritutako lana
18 urtetik aurrera
Lehenengo saria: Sega pikan / Oier Etxeberria Zubimendi
Bigarren saria: Larruak azaltzen nau/ Izaro Zinkunegi Barandiaran

15 eta 18 urte bitartean
Gazteen mailan: Modako gaitza / Oier Juaristi Agirrebeña
Haurren mailan: Ospitaleko ohetik / Nora Arrizabalaga Arrieta

Azkoitia saria
Euskeraz gexo hitzeiñ ber diñau /Maddi Arrieta Arrizabalaga, Intza Ibarzabal Cuende eta Eva De La Fuente Catalina
Oinarriak
ZER DA? ZERTARAKO DA?

Lehiaketa da hika edo hitanoa bertsogintzan ere erabiliz, hika-hizkerari, oro har, bultzada emateko.

Oinarriak eskuragarri araudi aplikagarrian.

Mailak:

Umeak: 14 urtera arte (2010ean eta ondoren jaiotakoak).
Gazteak: 15-18 urtera arte (2009-2006 urte bitartean jaiotakoak).
Helduak: 18 urtetik aurrera (2005ean eta aurretik jaiotakoak).

Sariak:

Umeak:

Bertso-sorta onenari: 125,00 €

Gazteak:

Bertso-sorta onenari: 250,00 €

Helduak:

saria: 500,00 € (dagokion zerga-atxikipena aplikatu ondoren)
saria: 250,00 €

Azkoitia-saria:

Umeak: 75,00 €
Gazteak: 150,00 €
Helduak: 300,00 €

Bertso-sortak aurkezteko epea 2024ko apirilaren 8an hasiko da eta maiatzaren 15ean bukatuko da (biak barne).

NORK ESKA DEZAKE?

Baldintzak:

Bertsoek jatorrizkoak, argitaratu gabeak eta inon saritu gabeak izan beharko dute.
Parte-hartzaileek nahi adina bertsopaper bidal ditzakete.
Bertso bakoitzari bere ordena-zenbakia jarri beharko zaio.
Lanak:
Umeak: gutxienez 2 bertso edo 4 kopla.
Gazteak: gutxienez 6 bertso.
Helduak: gutxienez 8 bertso.
Gaia, neurria eta doinua libreak izango dira.
Bertso-sorta guztiek euskaraz eta hitanoan idatzita egon beharko dute.
Noka idatzitako bertsoak baloratu egingo dira.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

E309 III. Hike eizan! Bertsopaper Lehiaketako izen-emate inprimakia.

Interesdunaren ordezkariak eskatzen badu: ordezkaritza agiria, interesdunaren NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo bizileku-baimenaren fotokopiarekin.

Lanak ez dira itzuliko. Prozesua bukatutakoan, lan guztiak Udal Artxiboan gorde eta zainduko dira.

Aurkezteko modua:

Bertso-sorta, E309 izena emateko inprimakiarekin batera, ezizenez sinatuta aurkeztu beharko da.

Lan bakoitzeko izen-emate inprimakia aurkeztu beharko da. Bertan zehaztuko da bertso-sorta zein mailatara aurkeztuko den.

Proposamena lehiaketara aurkeztu ondoren, ezin izango da erretiratu.

Aurrez aurre edo postaz. Bertsoak, izena emateko inprimakiarekin, gutun-azala ezizenez sinatuta aurkeztu beharko dira.

Telematikoki. Bertsoak izena emateko inprimakiarekin, ezizenez sinatuta aurkeztu beharko dira.

NON ESKATZEN DA?

Aurrez aurre:
Herritarren Arreta Zerbitzua
Azkoitiko Udaletxea
Herriko plaza z.g 20720 AZKOITIA
Astelehenetik ostiralera
7:30-15:30

Internet bidez:
Hasi online tramitazioa

Posta arrunta:
Azkoitiko Udaletxea. Herritarren Arreta Zerbitzuan
Herriko plaza z.g 20720 AZKOITIA

ZENBAT KOSTATZEN DA?

Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.
PROZEDURAREN EPEA

Aurreikusitako epea: 2 hilabete
Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

ARAUDI APLIKAGARRIA

38/2003 Lege Orokorra, azaroaren 17koa, Dirulaguntzei buruzkoa.
33/2014 FORU DEKRETUA, urriaren 14koa, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamendua onartu eta zerga betebehar formal jakin batzuk garatzen dituen Erregelamendua aldatzen duena.
1/1996 Errege Dekretua, apirilaren 12koa, Jabetza Intelektualari buruzko Legearen testu bategina onartzen duena.
3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa.
III. Hike eizan! Bertsopaper Lehiaketako oinarriak.

ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

Jasotako proposamenak prestatu epaimahaira eramateko.
Epaimahaiak epaia eman.
Herritarrak Batzordeko Zinegotzi Delegatuak Dekretuz epaia onartu.
Epaia irabazleei eta Kontu-hartzailetza sailari jakinarazi.
Epaia komunikabideen bidez jakinarazi.
Ordainketa gauzatu.

NORK ONARTU BEHAR DU?

Eskumena duen organoak

IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

Euskara - Euskara
OHARRAK

Epaia eta sari-banaketa:

Epaimahaia Hike eizan! lantaldeko eta Erniarraitz bertsozale-elkarteko bina kidek osatuko dute.

Epaia aldaezina izango da, bertso-sorta batek ez du sari bat baino gehiago jasoko eta aurkeztutako lanen maila egokia ez bada, epaimahaiak sariren bat eman gabe utz dezake.

Irabazleei epaia telefonoz edo posta elektronikoz jakinaraziko zaie.

Udalak bertso-sorta irabazleak 2024ko ekainaren 3an jakinaraziko ditu komunikabideen bidez. Sari-banaketa ekainaren 27an IV. Hike eizan! Bertso Saioan egingo da Elkargunean.

DATU PERTSONALEN BABESA

Informazioaren tratamenduan kontuan hartuko da Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan ezarritakoa eta aplikatu beharreko gainerako xedapenak.

Arduraduna: Azkoitiko Udala. Herriko plaza z/g. 20.720 Azkoitia. Telefonoa: (+34) 943 08 00 80. Datuen Babeserako Ordezkariarekin harremanetan jartzeko helbidea: dbo@azkoitia.eus

Helburua: Datuak kontaktu gisa gorde eta erabiliko dira jarduera profesionala aurrera eramateko garrantzitsuak diren jardueretarako.

Legitimazioa: Interes legitimo batean oinarritzen da legitimazioa.

Jatorria: Zuzenean interesdunarengandik.

Hartzaileak: Ez dira aurreikusten hirugarrenei egindako datu-komunikazioak.

Eskubideak: Datuetan sartzeko, datuok zuzentzeko, suntsitzeko, datuen eramangarritasunerako eta datuen tratamendua mugatu edo uko egiteko eskubidea gauzatu ahal izateko, idatzizko komunikazioa eta zure nortasun-agiriaren kopia bidali behar dituzu arduradunaren helbidera edo Datuen Babeserako Ordezkariaren helbide elektronikora.

Uste baduzu ez zaizkizula errespetatu eskubide horiek, Datuen Babeserako Euskal Bulegoan edo Datuen Babeserako Espainiako Agentzian erreklamatu ditzakezu.

Informazio gehigarria: Informazio gehiago nahi izanez gero, begiratu Datuen Babeserako Politika (https://azkoitia.eus/lege-oharra).
Informazioa gehitu

Guri buruz
Non gauden
Zerbitzuak
Informazio eskaera
Bilaketak nola egin