Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Nafarroako Bertso-Eskolen Eguna (2024. Leitza)

Oinarrizko informazioa

Ekitaldi mota
Bertso ekitaldia
Lekua
Leitza
Hasiera data
2024-05-26
Bukaera data
2024-05-26
Hedadura lekua
Nafarroa
Hedadura-mota
Herrialde mailakoa

Parte hartzaileak

Antolatzaileak
Nafarroako Bertsozale Elkartea

Deskribapena

Oinarriak
Nafarroa osoko 9 eta 14 urte bitarteko gazteek parte hartuko dute bertan.

Aurten ere Nafarroako gazteen Bertso Eskolen Eguna egingo da ikasturte amaierarekin bat eginez. Maiatzaren 26an izango da eta Leitza aukeratu dute horretarako.

Goizean Nafarroako Eskolarteko Txikiko finala burutuko dute gazteek Leitzako Herri Aretoan. Behin amaituta, elkarrekin bazkalduko dute denek. Arratsaldean, Gure ahots bideo motz bideo lehiaketaren baitan sortutako bideoak ikusi ahal izango dituzte eta sari banaketa egingo da. Azkenik, Peru Harriko bisitak emango dio amaiera egun osoko egitarauari.

Aisialdia, transmisioaren osagarri

Nafarroako Bertsozale Elkarteak antolatzen dituen beste hainbat jarduera bezalaxe (Negulekuak, topaketak…), Bertso Eskolen Egunak Bertso Eskolen sarea osatzen duten gazteen arteko harremana bultzatu eta elkar ezagutza sustatzeko helburua du. Modu horretan, aisialdiari garrantzi berezia eman nahi dio Nafarroako Bertsozale elkarteak, transmisioko beste bi erpinetan (Hezkuntza Arautuko egitasmoan eta Bertso Eskoletan) egiten den lana osatzeko balio duela ulertuta.

Bertso Eskoletan, eskola orduetatik kanpo bertsolaritza lantzen aritzen diren gazteei formazioa emateko irakasle sare zabal eta prestua du Nafarroako Bertsozale elkarteak: “Astean behingo maiztasunez, bertsogintzaren oinarriak eta irakaspenak jasotzearekin batera, ahozkotasuna eta gaitasun komunikatiboak garatzen dituzte, besteak beste, transmisio bide den giro ludiko batean” azaldu du elkarteak.

Bertso Eskolen egunean izena emateko hurrengo galdetegia bete beharko da, maiatzaren 17a baino lehen (galdetegian jaso dira jardueraren inguruko oharrak).
Informazioa gehitu

Guri buruz
Non gauden
Zerbitzuak
Informazio eskaera
Bilaketak nola egin